Martinezena http://martinezena.nireblog.com Sun, 05 Jul 2009 10:01:20 +0100 Martinezena http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://martinezena.nireblog.com http://nireblog.com Tartetxo bat olerkigintzarako http://martinezena.nireblog.com/post/2009/07/05/tartetxo-bat-olerkigintzarako http://martinezena.nireblog.com/post/2009/07/05/tartetxo-bat-olerkigintzarako Etentxoa egingo diogu berba eta esamolde itzulien sailari, nire itzulpen-lan bat argitaratzeko. Olerki baten itzulpena da. Jatorrizkoa Dante Bertini lagun maiteak idatzia izanik, haren baimenaz dakart blog xume umil honetara, zuen guztion gozagarrirako.

Bihotza

corazón odol jario da beti
beti sutan
gurutzea eta jesus daramatza atxikirik
penaz hil da bolero baten bertso errepikakorretan
arrastaka dabil larri zauriturik
dardarka
tangoen auzune hegoaldekoan

heart neonez idatzi ohi da
rock eta anfetaminaren erritmoaz egiten du taupada
kolore anitzetan topa dezakegu
ia beti material anitz
distiratsu sintetikoetan

cuore garrasika abestekoa da
ikusle, berriz, isil ugariak ditugula aurrean
antzoki handietako oihal purpura atzean
edo eszenografia dekadentea
udako jaialdi zaharkituetan

coeur beti da ahoa baino txikiago
Txinako teaz bustita hartzeko
edo, harekin batera,
kristalezko kopa erdi betean,
edabe garesti usaingozo
hordigarri hutsala

cor
eskuan eraman ohi da
kate batetik zintzilik
eskubilduan gordeta
edo poltsikoan
daramazu lasai paseora

Desberdinak dira berbak eta are
gehiago: ez dute gauza bera aipatzen

Dante Bertini, Buenos Aires-Barcelona

Comments

]]>
Sun, 05 Jul 2009 09:20:12 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (18) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/07/02/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-18 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/07/02/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-18 loco. burutik jota, burutik eginda, burutik galduta, teilatutik harrotua. Completamente l.: burutik joana osoki. Cada l. con su tema: bakoitza bere zoroak bizi du. ¡Os habéis vuelto l.!: burutik egin zaizue! ¿Te has vuelto l.?: Burutik joan zara? Para volverse l.: atsekabe bat zoratzeko modukoa / burutik joanaraztekoa.

nada.  eso no es n.: hori ezdeuskeria bat da, huts-hutsa da / no comer n.: ahamenik jan gabe /no cambiar n.: izpirik aldatu gabe / no oir n.: ttutik, kinkik ere ez entzun / no decir n.: fitxik, txintxik, tautik, kinkik ere ez esan, txintik atera gabe / no ver n.: ezertxo ere ez ikusi, tautik be ez ikusi / no creer n.: zipitzik ere ez sinistu / no entender n.: izpurrik ere ez ulertu / no saber n.: ahamenik ere ez jakin / no dormir n.: lo ihitzik ez egin, lo tantarik ez egin / no tener n. que perder: ez dut zer galdurik / n. de n.: deusik deus [mugagabearen deklinazioaz] / en la n. [perderse]: ezerezean galdu / n. bueno: deus onik ez / no vale n.: ez du zipitzik balio / apenas n., poco más que n.: hutsaren hurrena/hurrengoa / n. más llegar allí, tan pronto como llegó allí: hala alderatu ez al zen, alderatuta bertatik, ozta etorri nintzen, ikusi zintudan; n. más morir, se le apareció: ez al zen hil, agertu zitzaion; estaba nada más salir de la autopista: autopistatik irten eta bertan zegoen / sin hacer(le/s) n./daño: gaitzik egin gabe / no es n. tonto: batere leloa ez da, alerik leloa ez da / no se sorprendió n., en absoluto: ez zen batto ere harritu / no sería n. en comparación con: hutsa izango zen ...-ren aldean / no hay n. más que decir: Beste esanik ez dago! / nada de; sus imágenes no han perdido nada de emoción: haren irudiek ez dute zirrara punturik galdu // quedarse sin n.: goian zerua eta behean lurra geratu. No vales n., no eres nadie: kalatxoriaren kaka baino gutxiago zara. No tienen n.: ez dira ezeren jabe / como si no fuera n.: fritsik, fitsik, deus, ezer ez balitz bezala.

Comments

]]>
Thu, 02 Jul 2009 06:48:22 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (17) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/29/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-17 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/29/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-17 aliviar. el dolor: bihotz-mina eztitu.

 

anterior. aurreko, goragoko. En la a. ocasión, la otra vez: aurregunean

dificultad. con d.: nekez, ozta. Respirar con d.: hatsa doi-doi hartu. Qué dificultades tuvo: Santuak zer lanak eta zer guduak izan zituen –tzeko.

gente. kalean zeuden gazte ale batzuk. Mucha g.: jendeketa handia, jendetza handia, jende ostea, jende-alde, jende talde

manera. de mala m.: erdipurdiko -, erdipurdika / de tal m. que: halatan non ... / de una u otra m.: aldez edo moldez, artez edo moldez / de todas m., en todos los sentidos: aldez eta moldez: estoy de acuerdo contigo en todo: zure iritzikoa naiz aldez eta moldez / de m. breve: labur zurrean / egitura klasikoa: halako moldez, halako moldean, halako moduz (B), halakoz ezen…/ encontró el modo, la m. de : -ean –tzeko beta aurkitu zuen / de ninguna m.: inola ere ez, ez ongi ez gaizki (ni por las buenas ni por las malas).

pobre. gizajo, gajo, gaixo, ezeuki. Emakumezkoentzat: Gaisoa! Una p. mujer: emakume dohakabe bat. Ser muy p.: miseria gorrian egon, kale gorrian egon, goian zerua eta behean lurra egon, eduki. Siempre trabajando para no salir de p.: beti lan eta lan eta beti galtzazahar. Unos ricos y otros p.: Batzuk diru putzutan eta beste batzuk bizi ezinean.

prestar. p. atención, hacer caso: jara eman (B), jaramon egin, kontu eman –ri. No prestes oídos, no hagas caso: ez entzuterik eman horren esanei.

Comments

]]>
Mon, 29 Jun 2009 07:50:38 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (16) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/26/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-16 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/26/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-16 complacer. -ri atsegin egin.

completamente. guztiz, erabat, zeharo, goitik behera, bururik buru.

cuerpo. temblarle a uno todo el c.: hezur-mami-azal, dena dardar. En c. y alma: soin-ta-muin, bihotz eta arima, gorputz eta arima. Me pide el c.: barrenak agintzen dit.

disgustar. no le disgusta: ez zaio gaitzi.

fiebre. le subía la f.: sukarra ordu guztiez bortiztuz zihoakion. Le bajó la f.: sukarrak utzi zuen. Tener f. alta: erretzeko sukarra jauzi zaio eriari, eriari sukar gaizto bat lotu zaio.

llover. ya ha llovido desde entonces: euria barra-barra egin du ordutik. Llueve mucho: euria goian(-)behean, goiti-beheti ari du, bota ahala egiten du euria, sekulako euri-jasa egin, eurite handia egin. L. muchísimo, caer una tromba de agua: euri zaldizkoa egin, euria ari zuen jauts ahala-jauts, bota ahala. Nunca llueve a gusto de todos: bataren gaitza, bestearen on.

morir. hil, zendu. Expirar: azken hatsa eman.

nacimiento. Ser vasco de n.: Santillanako markesa euskotarra zen odolez, Palentziakoa jaiotzaz eta hezikeraz eta gogoz zeharo atzerritarra. Ser ciego de n.: itsua zen sortzez.

Comments

]]>
Fri, 26 Jun 2009 06:48:47 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (14) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/21/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-14 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/21/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-14 hacia. 1) Temporal. H. las nueve y media: bederatzi eta erdiak aldera. H. las 10, aproximadamente a las 10: hamarretarantz (Peru Abarka). H. el anochecer: ilunari buruz. H. la tarde: arrats irian (Ip.); h. las ocho: zortziak irian. H. finales de junio: ekainaren bukaera aldera. H. la medianoche: gauerdi aldera, gauerdi irikotz. 2) Espacial. Me giré h. los lobos: otsoei buruz jiratu nintzen. H.. Atarratze: Atarratzera buruz. 3) Pertsonekin. Lleno de amor h.: amodioaz betea –ren aldera.

infinito. la bondad de Dios es i.: Jainkoaren ontasunak ez du inon bazterrik.

llorar. llorando: negarrez, negarka, negar-malkotan, negar-anpulotan. Llorando e hipando: negar-zotinka ari. Llorando y chillando: negar-marrasketan. Loraba mucho: negarra zihoakion bi begietatik. Ruperta lloraba a mares, a lágrima viva: tangaka zerion negarra Errupertari ; begiak urtuan negar egin. L. amargamente: negar saminean egon. L. de alegría: zorionaren handi-handiz negarrez.

predecir. aurrez esan, aldeaurrez adierazi. Podía p. el futuro: bazekien geroan ere zer izango zen.

pronto. berehala, laster, goizik: Goizik ohartu ziren... . Tan p. como: bezain sarri. Tan p. como llegó allí, nada más llegar allí: hara alderatu ez al zen, alderatuta bertatik. P. os castigará Dios: Jainkoa bere zigorra erakutsi hur-hurrean daukazue. P. moriremos: hil beharrak gara laster. P. llegará la hora en que: etorriko da ordua eta laster, zeinetan ... De p., de repente: bat-batean, tupustean, derrotean, ez bat ez bi.

Comments

]]>
Sun, 21 Jun 2009 18:25:40 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (15) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/18/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-15 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/18/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-15 fin. amaiera, bukaera, azken(a), akabantza. Al f.: azkenik, azkenekoz, azkenean. Por f.: halako batean, neke batean. Por f. se ha hecho de día: Nekez, baina, argitu du. Al f. y al cabo: azken batean, azken buruan. ¡Por f.!: noizbait zorionez, aidanez. Sin f.: akabantza gabea. F. de semana: asteburua (hitz berria, hogei urte baino gutxiagokoa), astearen azkena (klasikoa). Dar f. a algo: zerbaiti buru eman, azkena eman.

fundar. zutik ezarri. Gure ordena ezarri zuten zutik Frantziako lurrean.

no. no digo que no: ez dut ezetzik esaten. A que no adivinas: ezetz asmatu. ¡No te fastidia que se me ha parado el coche!: Kotxea ibili ezinik geratu ez zait, ba! ¿No te fastidia que va y me dice a mí -¡a mí!- que ...?: Nori eta niri -niri!- esan ez zidan ba aurpegira...? No más que: no se oía más que llanto: ez zen entzuten negarrik eta negarrik baizik.

tarde. 1) Izena. Muy entrada la t.: arratsalde apalean. Ya había caído la t. cuando llegaron: arratsalde apala (ilunabarra, iluntzea) zen heldu zireneko. Adberbioa. Se nos hará t. para ir a casa: belutuko zaigu/dakiguke etxerako. Se nos ha hecho t. por el camino: belutu zaigu bidean. Como muy t., a más tardar: berante, berantenaz, berantenez; luzeena ere hamaiketan. Muy t., muy de noche: gau beranduan. Diez minutos más t.: hamar minutu(z) geroago, handik hamar minutu(ta)ra. Cuatro años más t.: lau urteren burura. T. o temprano: lehenago edo geroago (ez *beranduago), egun edo bihar, egun ez bada bihar, bihar ez bada etzi, biharamunean edo biharamunagoan. Destenorea: destenorea zela ohartu zenean (Laphitz). Luego, más t.: geroztik, hurren.

Comments

]]>
Thu, 18 Jun 2009 18:17:39 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (13) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/15/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-13 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/15/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-13 después. un día d. de acabar la reunión: bilera bukatutako biharamunean, bukatu eta biharamunean; una semana d. de aquello: horren ondotik aste baten buruko; una hora d. de ponerse el sol: eguzkia sartuta ordubetera / tres años d.: handik hirugarren urtean / cuatro años después: lau urteren burura / cuatro años d. de llegar: etorri ondorengo laugarren urtean / mucho d.: aldi luze bat geroago / mucho d. de que oscureciera: ilundu eta oso gerora / no mucho d.: handik ez askora; d. de aquel fusilamiento: fusilamendu hartaz geroz; d. de San Francisco, es San Antonio ...: San Antonio da, San Franzisko Asiskoaren hurrena, …; poco d.: apur baten buruan, handik puska batera, handik laster, handik gutxira, handik lasterrera, handik berehala, luze gabe, anitz denbora gabe, hainbat denbora gabe, denbora laburrik barnean; poco d. de: gerra bukatu eta handik gutxira, handik lasterrera; murió poco d. de nacer: jaio eta laster hil zen; pocos días d. de enterrarla: lur eman eta oso egun gutxitara; poco d. de la visión: ikuskeratik laster; un momento d.: handik une batera; d. de un largo silencio: isilaldi luze baten ondoren/ondorenean; inmediatamente d. de: kargaketa haren segida-segidan, hil-eta, hil eta berehala; unas horas d. de: egunak argitu eta ordu batzutara; cinco o seis horas d.: handik bospasei ordutara / unos días d.: egun batzuen buruan, zenbait egunen buruan, herritik etorri ostean, egun batzukarrenean / una semana d.: astebete garrenean / doce minutos después: hamabi minutu geroago, handik hamabi minutura, hamabi minuturen buruan, hamabi minuturen ondoan, hamabi minutu garrenean.

loco. burutik jota, burutik eginda, burutik galduta, teilatutik harrotua. Cada l. con su tema: bakoitza bere zoroak bizi du. ¡Os habéis vuelto l.!: burutik egin zaizue! ¿Te has vuelto l.?: Burutik joan zara? Para volverse l.: atsekabe bat zoratzeko modukoa / burutik joanaraztekoa.

Comments

]]>
Mon, 15 Jun 2009 10:30:31 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (12) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/11/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-12 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/11/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-12 corazón. de todo c.: bihotz guztitik, bihotz-bihotzez, arima guztirik, arima-arimatik. Latirle a uno mucho el c.: bihotza taupada beroan eduki, bihotz pil-pil, bihotza pil-pilean eduki. Ser de buen c.: bihozpera (B), bihotz oneko, bihotz leuneko. Tenía un c. de oro: urrezko bihotz baten jabe zen. Salirse el c. del pecho: taupadaren taupadaz bihotza irten beharrean. Dolor de c., pena en el alma: bihotzeko ardura. Con el c. en un puño: bihotza ukabilean sartuta. El c. / el estómago le dio un vuelco: tunpateko ederra eman zion barruak, farrasta egin zion bihotzak. En / desde el fondo de mi c.: bihotzaren zolan / zolatik.

empeorar. okerrera egin, zakarrera egin, beherago egin. Egoera geroz larritzenago zihoan. Eguraldia belztu eta gaiztu zen.

hartar.  se hartó de: unatu zen –tzeaz. Me he hartado/aburrido de este mundo: mundu honek gogait eragin dit. Me he hartado de comer: oka eginda nago.

vez. de v. en cuando: aldian behin, noizean behin, noizbehinka, noiz edo noiz, noiz edo behin, noiz baino noiz, noizik edo behin, lantzean behin, noizik behin, lantzean behinka, inoiz inoizka, noizetik noiz, denboratik denborara. En v. de volver: itzuli ordez, beharrean, barik, ordainez. Cada v. más: gero eta ...ago, geroago eta ...ago, beti eta ...ago, aldian baino aldian ...ago. Necesita [una largura de] dos veces su brazo: bere besoaren bi halako behar du / mil veces más grande que U.: U. halako mila aldiz handiago; mil v. más fuerte: miletan bortitzago; es dos veces más grande que él: bi halako da gorputzez. Tengo que decir una y otra v.: esan behar dut ostera eta ostera. Otra v., dos veces: berriz eta berritan. Una, dos y mil veces: behin, bietan eta anitzetan ere. En la anterior ocasión, la otra v.: aurregunean.

Comments

]]>
Thu, 11 Jun 2009 07:03:56 +0100
Eroriaren logika http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/08/eroriaren-logika http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/08/eroriaren-logika eroriaren-logika.jpgSusa literatura argitaletxeak Juanra Madariagaren ERORIAREN LOGIKA poema liburu berria aurkeztu behar du:
 
ekainaren 11n (osteguna)
goizeko 11:30ean
Bilboko Elkar aretoan
(Poza kalea, 14)
 
ERORIAREN LOGIKA Juanra Madariagaren zortzigarren poema liburua duzu.
Erortzea tragedia bihurtzen da, gero berriz zutitzeko modurik batere ez denean. Ez da zorigaitza, ordea, ERORIAREN LOGIKA poema liburuaren gaia. Bizitzan izan ohi ditugun jausialdi eta altxa uneez dihardu Juanra Madariagak, une horietako bulkadak eta indarrak deskribatzen dizkigu.
 
JUANRA MADARIAGA Bilbon jaio zen 1962an.
http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00087.htm
 

http://www.susa-literatura.com/

Comments

]]>
Mon, 08 Jun 2009 06:48:01 +0100
Hainbat berba eta esapide itzulgaitz (11) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/04/hainbat-berba-eta-esapide-itzulgaitz-11 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/04/hainbat-berba-eta-esapide-itzulgaitz-11 dirigirse. se dirigió, partió a Japón: Japonerat hartu zuen. Se dirigieron a, se volvieron hacia Dios: eman ziren Jainkoari buruz.

odiar. odiaba a los cristianos: bihotzean higuintza zekarren giristinoentzat.

olvidar. no o.: ondo begi aurrean eduki. No olvidemos, tengamos presente que ...: Har dezagun ongi buruan ...

pasar. Transcurrir el tiempo: denbora/egunak eman, igaro, egin. Pasan/pasaron los días: egunak joan egunak etorri. Pasaron rápidas las horas: laster joan zitzaizkion gauak dituen oren guztiak (Joannateguy). Puede que pase mucho tiempo antes de que: agian luze jo dezake berriz ere zurekin egoteko aukera eduki arte. Vamos pasando los comienzos del milenio: bagoaz milurteko hasiera aletzen. Eran las nueve pasadas: bederatziak ondo joak ziren. Cuando no habían pasado dos horas: handik bi ordu gabe; no había pasado un año: urtea gabe. P. buenos ratos, p. bien:  gozatu ederrak hartu  Suceder. pasó lo que tenía que p.: gertatu zen gertatzekoa. Pasará lo que tenga que p.: zer gertatu ere, horixe gertatuko da. Por lo que pueda p.: zer jazoan edo zer etorrian. Sufrir, padecer. P. las moradas: elorriokoak ikusi.

quitar. se me han quitado las ganas de comer: hil zait jateko gogo guztia. De quita y pon: kendu-ipiniko zerbait. Quitarse , perderse de (la) vista: begien aintzinetik joan.

Comments

]]>
Thu, 04 Jun 2009 06:46:19 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (10) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/01/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-10 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/06/01/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-10



ángel. á. de la guarda, custodio: aingeru begiralea.

 

apropiado. egoki, apropos, erazko. Muy a. para: Hona hemen bi istorio guztiz gaiak adierazteko ...

 

bastante. nahiko(a). Euskaltzaindia: ur nahikoa, nahiko ura, nahiko(a) ur;*ur nahiko / nahikoa eta aski / nahikoa, aski, asko (arkaikoa) dexente, xamar. "Samar" ez da zenbatzailea, adjetiboaren eskuinean egon behar du: Lan zail samarra eman didate. "Nahikoa" eta "aski" baliokideak dira; izenondoaren ezkerretara doaz: Nahikoa neska polita da hori. Aski aberatsak dira horiek. Salbuespenak: segur aski, segur asko. "Nahikoa" eta "samar", esanahiaren aldetik, ez dira baliokideak: "nahikoa" positiboagoa da "samar" baino: "Nobela on samarra da" (`Ona da') <-> "Nobela nahiko ona da" (`Aurrekoa baino hobea'). B. más... : askoz, anitzez, biziki, aise, dexente ...ago. B. paradójicamente: paradoxazko samarrean. Ya he oído b.: badut entzunik aski, badut aski entzunik. Ya sé b.: aski jakinik badut. No tenía b., suficiente fuerza para: ez zuen indarrik aski –tzeko.

 

desistir. para que Inazio desistiera de: Inazio lan horretatik gibelatzeko. No se había rendido, no había tirado la toalla, no había desistido: ez zuen oraino etsia hartua.

Comments

]]>
Mon, 01 Jun 2009 06:51:49 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (9) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/27/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-9 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/27/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-9 cuenta. tener en c.: aditu: Zalantzarik ez daukagu gure deialdia adituko duzuela. A mi c.: neure dirutik, kostura, lepotik. Dar c. de algo a alguien: NORI -az kontu eman. A fin de c.: azken buruan, azken batean. Déjalo de mi c., a mi cargo: bego ene gain. Por su c. y riesgo: bere gain eta galorde. Sin tener en c.: ezertan hartu gabe. Darse c. de, reparar en: -ri erreparatu, -ri begi eman. No se dieron c. de la capacidad de aquel muchacho: ez zioten erreparatu mutiko haren gaitasunari. Ten en c., date c. de que: kontu egin, egizu kontu … -la. Darse c., ocurrírsele: enseguida se dio c. de que: gogoak eman zion berehala ....-la.

 

librar. askatu, jarein (soltar: txakurra jarein). L. de: Jainkoak beiratu / begiratu zuen pozoin hura edatetik. Librarse de: zerbait kanporatu, nortaz libratu. L. de (una) buena: ederretik libratu. Intentar evitar algo, l. de, escaquearse de: -ren ihes ibili.

oralmente. Soldaduak aho-mihiz egin behar izan zuen mezua.

parecido. Adjektiboa. horrelatsuko. Todos p., todos iguales: denak elkarren antzera. Son muy p.: elkarren gisakoak dira oso. Horiek biak berdin atzekoak dira. ¿Hay algo p./semejante/comparable a...? -ren irudikorik edo pare(ko)rik al dago? Más p. a un serafín que a un hombre: zerafin bat irudiago gizon bat baino. Substantiboa. Les encuentro cierto p. con: -ren antza hartzen diet.

Comments

]]>
Wed, 27 May 2009 07:14:38 +0100
Ramon Etxezarreta http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/24/ramon-etxezarreta http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/24/ramon-etxezarreta Elkarrizketa egin diote www.erabili.com web gunean Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde berriari. Esandakoetatik hauexek nabarmendu nahiko nituzke.

Gobernu berriaren ardatz nagusia, hizkuntza politika dagokionez, euskara aukera politiko guztiek konpartitutako kontua izatea izan daiteke.

Ez dirudi helburu ezina. Hala gertatzen da Catalunyan eta Galizian. Gurean zergatik ez da horrela?

Erdal munduek euskal munduei eta euskal munduek erdal munduei begirune osoa izan eta beldurrak galtzea.

Gustatu egin zait "euskal munduak" pluraleko esapide hori. Ez dut onartzen, bestetik, bi mundu horiek bereizita egotea, ez eta bi mundu izatea ere, nire irudirako mundu bakarra baita, bi hizkuntza edo gehiagokoa. Dena dela, beldurrak galtzea beti da onuragarria.

Ez gatoz, ez, ezer birrintzera, ez puskatzera.

Diru kopuru berdina era desberdin askotara erabil daiteke. Axolago zaigu "nola", "zenbat" baino.

Erdaldunak egin behar ditugu euskararen adiskide. Euskararen lurrak zabalak direla ulertzen lagundu behar dugu.

Hala izan bedi!

Comments

]]>
Sun, 24 May 2009 09:27:19 +0100
Hainbat berba eta esapide itzulgaitz (8) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/21/hainbat-berba-eta-esapide-itzulgaitz-8 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/21/hainbat-berba-eta-esapide-itzulgaitz-8 atravesar. de lado a lado: batetik bestera, alderik alde zulatu. Se cruzó, se atravesó en su camino: bidean trebes zuen.

decidir. -tzeko asmoa egin, hartu, xedea hartu, urratsa hartu (Laphitz). D. resueltamente: zirt edo zart egin, di-da egin. Estar decidido a: deliberaturik egon -t(z)era. Estar firmemente decidido a: zertan bihotza josita eduki. No me puedo d.: ezmezean nago. Decidió no volver a pisar aquella escuela: egin zuen bere baitan ez zuela gehiago zangorik ezarriko eskola hartan (Joannateguy). Decidió que: bere buruarekin egin zuen ...–la.

dejar. d. de, parar de: -ari utzi, -etik gelditu. D. a un lado: alde / albo batera utzi, saihestu. No me dejes caer en ese mal: begira zorigaitz honetan gehiago erortzetik.

endemoniado. estar e., poseso: demoninotan egon, ibili; etsaiez hartua; izpiritu gaiztoak sartu ziren haren baitan

soñar. s. con: diruz, zutaz amets egin. Ni siquiera soñaba con hacerse cura: apeztu behar zelako ametsik gabe.

visita. ir de v.: bisitaz joan. Hacer una breve v.: sartu-ateratxo bat, sar-atera bat egin, sartu-irten bat egin, sar-jalgi bat egin, oles bat egin, kiku bat egin, kikadatxu bat egin, honantzalditxo motz bat egin  (NON, elizan).

Comments

]]>
Thu, 21 May 2009 07:27:09 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (7) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/18/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-7 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/18/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-7 lleno. l. de alegría y contento: atsegin-kontentuz gainezturik. L. de maldad: maltzurkeriaz gainezka. L. de gente: jendez lepo eginda. Tenía un barco l. de género: ontzikada jenero zeukan. L. de libros: liburuz makuru. Errefraua: buru txikiak laster gainez. L. hasta los topes: mukurru betea. L. hasta arriba: olioz betea gain-gaineraino.

madre. m. superiora: ahizpa goren, mojaburu. M. de familia: ama familiakoa.

reunir. reunió a todos los frailes: bilarazi zituen elkarretara fraide guztiak.

rezar. r. fervientemente: otoitz beroa egin. R. por: -rentzat otoitzean, -rentzat otoitz egin.

sino. baizik, ezpada (Hiztegi Batua): “Ez zuen ikusi lehengo lekuan, ezpada handik zerbait metrotara”. No sólo, sino también: ez bakarrik ogia, baina oraino osasuna. No sólo una ni dos, sino muchas veces: ez behin edo bietan, baina askotan.

temprano. muy t.: goizean goiz, goizean goizik. Tarde o t.: egun ez bada bihar, bihar ez bada etzi

triste. itun (gizakiak ez: arratsalde itun, egoera itun). Ponerse t., entristecerse: larritu. Me puse t.: larri nintzen. Pensamiento t., lúgubre: gogoeta beltz.

Comments

]]>
Mon, 18 May 2009 11:50:52 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (6) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/13/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-6 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/13/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-6


después. un día d. de acabar la reunión: bilera bukatutako biharamunean, bukatu eta biharamunean; una semana d. de aquello: horren ondotik aste baten buruko; una hora d. de ponerse el sol: eguzkia sartuta ordubetera / tres años d.: handik hirugarren urtean / cuatro años después: lau urteren burura / cuatro años d. de llegar: etorri ondorengo laugarren urtean / mucho d.: aldi luze bat geroago / mucho d. de que oscureciera: ilundu eta oso gerora / no mucho d.: handik ez askora; d. de aquel fusilamiento: fusilamendu hartaz geroz; poco d.: apur baten buruan, handik puska batera, handik laster, handik gutxira, handik lasterrera, handik berehala, luze gabe, anitz denbora gabe, hainbat denbora gabe; poco d. de: gerra bukatu eta handik gutxira, handik lasterrera; murió poco d. de nacer: jaio eta laster hil zen; pocos días d. de enterrarla: lur eman eta oso egun gutxitara; poco d. de la visión: ikuskeratik laster; un momento d.: handik une batera; d. de un largo silencio: isilaldi luze baten ondoren/ondorenean; inmediatamente d. de: kargaketa haren segida-segidan, hil-eta, hil eta berehala; unas horas d. de: egunak argitu eta ordu batzutara; cinco o seis horas d.: handik bospasei ordutara / unos días d.: egun batzuen buruan, zenbait egunen buruan, herritik etorri ostean, egun batzukarrenean / una semana d.: astebete garrenean / doce minutos después: hamabi minutu geroago, handik hamabi minutura, hamabi minuturen buruan, hamabi minuturen ondoan, hamabi minutu garrenean.

desternillarse. troncharse de risa: barre-algaraz zutik egon ezinik
diferente. No lo he encontrado d.: ez diot alde handirik sumatu. ¡Qué diferentes somos de los santos!: Zein garen sainduak ez bezalakoak! (Joannateguy).

oponer. oponerse a una orden: manuaren kontra egin, manuari jazarri.


 

propagar.  propagarse una noticia: horren berria usu (arin, bizkor) banatu zen hiri guztian. Se propagó mucho la mentira: gezurrak bide handia egin zuen.






 

Comments

]]>
Wed, 13 May 2009 11:45:51 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (5) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/11/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-5 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/11/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-5 adelante. en a.: hemendik aurrera, ordutik aurrera, engoitik (HB), handik aurrera, handik aintzina.  De hoy en a.: gaurgero, gaurtik aurrera, aurrerantzean, gaurrez gero. De aquí en a., en lo sucesivo: hemendik goiti (izen horri “aurrekaria” esango diogu hemendik goiti). Sacar a., llevar a buen término: burutan atera.

 

 



insistir. tematu. I. a alguien para que haga algo: -t(z)eko burua berotu norbaiti. Tanto insistieron que ...: hainbeste egin eta egin zioten, non ... bait-... (Joannateguy).

ocupar(se). o./cuidarse de algo: zeren kontua/ardura eduki. Estar ocupado, atareado: oso hartua nago, oso lanpetua nago. Nadie se ocupaba del convento: inork ez zuen kontu handirik egiten komentuaz (Joannateguy).


 

pillar. atrapar: atzeman. Fueron pillados en falta: hutsean tzemanak izan ziren.

 

recorrer. arakatu, kurritu, (mendian) kurri joan. Recorrió todos los montes: mendien jira guztian ibili zen (Antia: San Franzisko). R. nerviosamente una habitación o similar: batetik bestera, ertzez ertz hasi, ibili. Después de r. veinte leguas: hogei lekoa bide eginik (Joannateguy).


sudor. Gotas de s.: izerdi txiztilak bekokian behera. Vivir del s. ajeno: inoren izerdien xurgari. Con el s. de su frente: beren kopetako izerdiari esker.

 

Comments

]]>
Mon, 11 May 2009 06:59:11 +0100
Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (4) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/07/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-4 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/05/07/hainbat-berba-eta-esamolde-itzulgaitz-4 camino. por el c.: bidartean / de c. a Bilbao: Bilborakoan / andar por el mal c.: okerbidea hartu / todos los c. llevan a Roma: bideak oro Erromara xedean doaz. / abandonar el c. del pecado: bekatuzko urratsak utzi / se juntaban en una casa a medio c. entre ambos: elkartzen ziren bidez-erditan zen etxe batean (Joannateguy).

 

fama. aipu, “izen eta omen ona”. En su opinión, yo tenía mala f.: aipu txarretan nendukaten (Mirande). Buena f.: aipamen ona. Coger f. de loco: zoro ospea bildu. Tener f. inmerecida: izenez bat eta izanez bestea izan, izen handia baina izan okerra.

 

hacer. hace poco (tiempo): arestian, duela gutxi, oraindik orain. Hace cuatro años: orain dela lau urte, duela lau urte. Hasta hace cuatro años: orain dela / duela lau urte(ra) arte. Desde hace cuatro años: lau urtetik hona, duela lau urtetik, orain dela lau urtetik. Hace ocho días: gaur zortzi, orain zortzi. El calor de hoy hace ocho días: gaur zortziko beroa. Hace muchos muchos años (ipuinetako): antzina-antzina batean. No hace ni media hora que me he levantado de la cama: orduerdi ez da ohetik altxa naizela. No hace mucho que ha pasado: ez da asko(rik) igaro dela. No hace mucho: antzina ez dela. Hace cinco años que empezaron: Hasi zirela bost urte bete dira. Hace mucho tiempo que estaba esperando este momento: denbora asko da ordu honi itxaroten nengoela. Desde hace dos días: bi egun atzetik. Hacía tres años que: Bazuen hiru urte ...-la. No hacía mucho que se había ido: joan zaharra ez zelarik... No hacía mucho tiempo que...:, cuando...: Ez zuen anitz denbora apez hura han barna ibilia zela, artzain batzuk ere ohartu zirenean...

 

Comments

]]>
Thu, 07 May 2009 08:42:18 +0100
Bi urte http://martinezena.nireblog.com/post/2009/04/30/bi-urte http://martinezena.nireblog.com/post/2009/04/30/bi-urte zweijahre.bmp

Datorren igandean, maiatzak 3, bi urte beteko ditu Martinezena blog honek. 2007ko maiatzaren 3tik hona, Statcounterrek dioenez, lau mila eta piko bisitarik sei mila eta piko aldiz ikusi dituzte argitaratu ditudan berrehun bat sarreratxoak.

Ez dira kopuru makalak, batez ere kontuan hartuta hasikeratik bertatik erabaki nuela Martinezenari ez niokeela inolako zabalkunderik emango, baten bat hona etorriz gero txiripaz edo Googlek bidalita etorriko zela, neure erabilera eta gobernurako soilik izango zela. [Horrek ez du esan nahi, jakina, bisitariak eta komentarioak ongi etorriak ez direnik. Mesedez! Oso oso ongi, primeran hartzen ditut denak, gera dadila garbi.] Esperimentu moduan planteatu nuen (blog autista gisara, edo) eta atsegingarria gertatu zait.

Horregatik espero dut luzaro bizi dadila. Amen.

Comments

]]>
Thu, 30 Apr 2009 06:44:13 +0100
Euskaratik alemanera (7) http://martinezena.nireblog.com/post/2009/04/27/euskaratik-alemanera-7 http://martinezena.nireblog.com/post/2009/04/27/euskaratik-alemanera-7 Ikus aurreko atala.

Menpeko esaldien arteko korrespondentziak. Aurreko atalean bertan ikusi genuen nola itzultzaileak -larik esaldi oso garbi bat denborazko esaldi moduan (als) interpretatu eta halaxe itzuli zuela. Geroago -ta/-rik esaldi bat ere denborazko bilakatu du alemanez, baina oraingo honetan während lokailua erabiliz:

Segi lotan, esan zidan amak, nire burua bere altxora ekarririk -> Schlaf weiter, sagte Mama, während sie meinen Kopf in ihren Schoss legte.

Aditz denborak. Laugarren atalean ikusi genuen, gaztelaniarekiko korrespondentzian gertazen den bezala, hainbatetan euskarazko geroaldia Präsens bilakatu behar dugula alemanez. Hemen badugu beste adibide bat. Kasu honetan alemanez gertatzen da gaztelaniaz ere ohikoa den neutralizazioa: orainaldia erabiltzen da gero gertatuko den zerbait adierazteko. Euskaraz joera handiagoa dago geroaldia erabiltzeko horrelakoetan.

Nik abisatuko haut -> Ich sage dir Bescheid.

Comments

]]>
Mon, 27 Apr 2009 06:44:17 +0100