Korredakzioa araugintzan. Itzulpenaz haratago
|
Iturria: www.erabili.com Eusko Legebiltzarrak 2009ko urrian Hizkuntza gutxituak administrazio publikoetan: Geroaren oinarriak orainean finkatzen izeneko jardunaldiak antolatu zituen. Haien barruan Eneko Oregik idazketa elebidunaren eta korredakzioaren gainean emandako hitzaldiaren edukia irakur dezakezue jarraian. Jaun-andreok, lagunok eta adiskideok. Zelai Nikolas lankideak eta biok egingo dugu korredakzioaz edo, bestela esan, arau-idazketa elebidunaz azalpen hau. Nik neuk, itzulpengintzaren eta itzultzailearen ikuspegitik; Zelaik, berriz, legelariaren ikuspuntutik. Ahots bitan jardungo dugu, bada, eman diguten denbora erdibituta. Hasi orduko, eta horrelakoetan gizalegeak eskatzen duen bezala, eskerrak eman behar dizkiegu antolatzaileei, zuen aurrean agertzeko ematen diguten aukeragatik. Berritasun izugarririk ez ezazue espero. Azalduko duguna eta zuoi helarazten saiatuko garena korredazioaren aukera eta korredakzioaren beharra besterik ez dira, hots, idazketa elebiduna gure esku dagoen tresna bat dela eta, gainera, bai euskararen normalkuntzaren aldetik, bai araugintzaren kalitatearen eta demokraziaren beraren kalitatearen alderdiik ere, beharrezkoa dugula. Euskal itzulpengintza juridikoaren argi-ilunak. Legeak ez dira inoiz euskaraz emanEz dut euskal itzulpengintza juridikoaren historiarik egin nahi, baina egokia izan daiteke euskara eta araugintzaren arteko lotura (loturarik eza, esan beharko genuke) labur-labur gogora ekartzea. Lehen egitatea: euskaraz ez da inoiz legerik egin edo, behintzat, ez da inoiz legerik idatzi. Euskal Herrietako testu juridikoak, guk dakigunera, hizkuntza arrotzetan daude idatzita, dela latinez, dela gaztelaniaz, gaskoinez edo frantsesez. Gogora dezagun, bide batez, euskal herrialdeetako Batzar eta Gorteek onartuak direla ezagutzen ditugun lege-arau zaharrenak (foruak) eta erromantzez daudela idatzita guztiak. Badakigu euskara erabiltzen zela ahoz Batzarrotan, baina ez dago jasota XIX. mendera arte. Euskara erakundeetan: udalakAro modernora arte itxaron behar da euskara papergintza ofizialean, legeetan ez ordea, erabilia izaten ikusteko. XVIII. mendean zehar, zenbait testu ezagutzen dugu udaletako kontuekin: ordenantzak, gutunak, eta abar(1). Ofizialtasuna: 1936-37Euskararen ofizialtasunarekin etorri zen, halako batean, arauak euskaraz argitaratu beharra. 1936ko urriaren 9tik 1937ko ekainaren 17ra argitaratu zen lehen boletin ofizial elebiduna: Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa - Diario Oficial del País Vasco(2).
Jesus Leizaola burukidearen ardurapean, Azkue epailea, Leunda eta Eguna egunkaritk etorritako beste itzultzaile batzuk ahalegin saiatua egin zuten, egunetik egunera, euskarazko testu ulergarri eta zehatza sortzeko. Ez zuten bete-betean asmatu, tradizio faltak eta garaiko garbizaletasunak oso bide meharra uzten baitzuten. Ikusi adibidea: IVAPek argitaratu du Egunerokoaren glosarioa(3). Autonomia berreskuratzeaBerrogei urteko ilunaldian, esan gabe doa, ez zen euskarazko arau-testurik argitaratu. Salbuespen dira, alde batetik, Pedro Puxanak euskaratutako Bizkaiko Forua(4) eta, bestetik, Ipolito Larrakoetxeak itzulitako Eliza Katolikoaren zuzenbidea(5). Erraz da ulertzen, testuon berezitasunak kontuan hartuta, itzulpenok izan zuten eragin mugatua. Autonomia berreskuratzerakoan, 1979ko Estatutuak euskararen ofizialtasuna aldarrikatu zuen, guztiok dakizuen bezala, 6. artikuluan. Eta ofizialtasunaren ondorio zuzen, arauak, Autonomia Erkidegoarenak behinik behin, euskaraz ere argitaratu beharra eta, ondorioaren ondorio, euskaratu beharra. 1980ko apirilaren 30ean argitaratu zen lehengoz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Gerra garaiko Egunerokoaren oihartzun eta loturaz beteta: izena bera, izenburua, bi zutabetako egitura eta hainbat eta hainbat termino dira horren erakusgarri. Euskal itzulpengintza juridikoa: 1980ko abiaburuaGogora dezagun, labur-antzean, zein zen, itzulpengintza juridikoari dagokionez, 1980ko egoera. Alde batetik, hizkuntzari bagagozkio, euskal tradizio juridiko idatzirik eza eta euskal diskurtso juridiko autonomorik eza nabarmentzen da. Euskara zuzenbidearen munduan erabiltzeko ez ohiturarik, ez eredurik, ez baliabiderik eta ez maisurik ez zen gure artean. Ondorioz, diskurtso mailan zein terminologia mailan, ia hutsetik abiatu beharra (edota aurrekari apurrak ezagutu gabe) abiatu behar izan zuten araugintzako itzultzaileek. Itzultzaileei dagokienez, une hartan hasten ginen itzultzaile gehienon prestakuntza mugatua da nabarmenena: itzultzaile-prestakuntza akademiko berezirik gabe, artean itzulpen-ikasketa ofizialik ez baitzegoen, eta zuzenbide arloko prestakuntzarik ere gabe, lan-jardunean ikasi behar izan zuten (genuen) orduko euskal itzultzaileek... hanka-sartze ugariren akuiluarekin. Itzulpenen baliagarritasunari buruz, argi dago funtzio sinbolikoa zutela gehienetan, euskararen presentzia baieztatu eta berrestearena, alegia, gizarte arlo askotan une berean gertatzen ari zenarekin bat. Azkenik, eta lehen aipatu dudan eredu eta erreferentzia faltaren ondorio, bi hizkuntza- eta itzulpen-joera nagusi agertu eta garatu ziren 80. eta 90. hamarkadetan zehar, euskal zuzenbide-hizkeraren garapena baldintzatuz. Euskal itzulpengintza juridikoaren zer-nolakoakIa hogeita hamar urteotako balantze-moduko bat egiten hasi ezkero, aldatu diren gauzak eta aldatu ez direnak berezi beharko genituzke eta, azken horien artean, nabarmenena eta deigarriena litzateke, duda izpirik gabe, oraindik orain itzulpengintzak duen pisua, presentzia eta garrantzia. Izan ere, urte guztiotan barrena, ez da arau-testu bakarrik euskaraz sortu Euskal Herrietako inongo ganberatan. Euskaraz argitaratu diren Lege, Arau, eta Dekretu guzti-guztiak itzulpen bidez euskaratu dira. Utz iezadazue esaten errealitate honek ez diola mesede handirik egiten gure legegile eta araugileen euskalzaletasunari, ez eta beren ardurari ere. Eta ardurarik hartzen ez duenak inoren bizkar jartzen du ardura horren karga: itzulpenak ziurtatu behar izan duenez gero euskararen ofizialtasuna legegintzari dagokionez, itzultzailea gertatu da, nahi ala nahi ez, euskararen presentzia ofizialaren erantzule bakar. Zama larriegia, dudarik gabe, ganbera eta exekutibo guztiotan itzultzaileei aitortu izan zaien garrantzia eskaserako. Itzulpengintza izan bada zuzenbide-euskararen iturri bakarra, oso itzulpengintza berezia izan da, gainera: hizkuntza bakarretikoa, gaztelaniatikoa, alegia, eta beti norabide berekoa, gaztelaniatik euskararakoa, alegia. Gertakari honek izan dituen ondorioak ez dira ezkutatzeko modukoak. Euskal itzulpengintza juridikoa: balantzeaEuskal itzulpengintza juridikoaren hogeita hamar urteren buruko balantze moduko bat egiterakoan, lehenik eta behin alderdi positiboak, aldekoak laburtuko ditut. Ondoren, eredu horren mentsak, akatsak edota ondorio kaltegarriak.
Euskal itzulpengintza juridikoak, baina, arazoak ere baditu. Itzulpengintza-eredu jakin horren ondorio dira gehienak edota euskararen egoera soziolinguistikoarenak. Dena den, nekez saihestu zitezkeen orain hogeita hamar urte. Nire ustez, honela laburbildu daitezke:
Ondorio horiek, esan bezala, berezkoak dira, itzulpengintza-eredutik zuzen datoz eta eredua baldintza onenetan gauzatuta ere agertu behar zuten. Azpimarratu beharrik ez dago, gainera, baldintzak ez direla onenak izan: itzultzaileen lan baldintzek, bakartasunean, testu-sortzaileengandik zeharo aldenduta eta gehiegizko epeen morrontzak ereduaren eragina gaiztotu besterik ezin zuten egin eta hala egin dute. Korredakzioaren ordua daGure ustez, beraz, korredakzioa posible egiten duten faktoreak garatu dira, hala nola:
Eta, bestalde, itzulpengintza juridikoaren molde jakin horrek euskararengan sortu dituen ondorio kaltegarriak gainditzeko aukera dakar korredakzioak. Euskaratze hutsaren aldean (bi hilabete idazteko, astebete itzultzeko), idazketa elebidunak
Laburbilduz, korredakziorako urratsa emateko heldutasuna iritsi dugula uste dugu. Korredakzioa zer daKorredakzioa edo idazketa elebiduna (bilingual drafting) testu elebidunak sortzeko erabiltzen diren tekniken multzoa da. Geroago ikusiko dugunez, ez dago korredkzio-eredu bakar bat, molde eta jarduera desberdinak baizik. Esango genuke korredakzio deitu dezakegula baldin eta bi hizkuntzetako testuak paraleloan sortzen badira edota elkarri egokitzen bazaizkio, bata ez denean, beraz, bestearen iturri edo hura ez bada honen morroi. Idazketa elebiduna, zer esanik ez, testu-mota orotan erabili daiteke (txostengintza, publizitatea, eta abar) baina bereziki erabiltzen da bi hizkuntza dituzten herrialdeetan arau elebidunak idazteko. Korredakzioa nola gauzatzen daIdazketa elebiduna elkarlanean oinarritzen da: hizkuntza biak menderatzen dituzten legelari eta adituen artean, edota legelari eta hizkuntza-adituen artean (itzultzaile edo jurilinguistak). Elkarlan horrek bakoitzaren ezagupenarekiko aitorpena eta begirunea eskatzen du eta partekatutako erantzukizuna onartzea. Legelaria edo lege-aditua zuzenbidearen kategorietan baldin bada iaioa, itzultzaileak bi hizkuntzen arteko baliokidetza lantzen daki. Elkarlan horrek diziplinaartekotasuna eta hizkuntzaartekotasuna ditu oinarri, esan bezala, hau da, bi testuak sortzeko bi hizkuntzen arteko eta bi jakintzen arteko elkarrizketa eta feed-back-a sortzen eta elikatzen ahalegintzea. Helburua, noski, bi testuen baliokidetasuna eta bi-bien komunikagarritasuna ziurtatzea da. Idazketa elebidunaren printzipioak (OIT)(7)Lanaren Nazioarteko Erakundeak honela laburbiltzen ditu idazketa elebiduraren printzipioak:
Korredakzioa nonKanadan, jakina denez, frantsesa eta ingelesa dira hizkuntza ofizialak eta Parlamentu federalean idazketa elebiduna erabiltzen da legegintzako ohiko prozeduran. Gainera, ez dezagun ahaztu Kanadan bi tradizio juridiko daudela: kodegintzaren hariko zuzenbide frantsesa eta comon law ingelesaren harikoa(8). Korredakzioaren helburua lege-egitasmo baten bi bertsio jator eta kauto sortzea da, idazle banaren arteko lankidetza estuaren bidez; hasi eta bukatu arte jardungo dute lankidetzan bi adituok, bakoitza hizkuntza bateko testuaren arduradun. Kasu berezietan, lantalde gehiago aritu daiteke testu luze eta konplexuen zatiak jorratzen. Bi testuak ez dira elkarren itzulpen eta, beraz, kautotasun berbera dute. Bi idazleek ohar-iradokizunak egiten dizkiote elkarri, bertsioak aldatu eta hobetzeko. Bi idazleetako bat izaten da testugintzaren arduradun eta koordinatzaile. Oro har, bateratzailearen bertsioa beste idazleak aztertu eta komentatu ohi du. Lehenak, ondoren, iradokizun horien arabera testua aldatu eta besteari itzultzen dio, jarraibideen arabera azken bertsioa landu dezan. Bi bertsioak itzultzaile juridiko edo jurislinguistek eta idazlariek berrikusten dituzte, hizkuntza bien zuzentasuna, gramatika, joskera, estiloa, antolamendua eta koherentzia ziurtatzearren. Belgikan hiru eskualde eta hiru hizkuntza-komunitate daude, frantsesa, frandriarra eta alemaniarra. Ohikoa da korredakzioa legegintza federalean. Praktikan, Lan eta Lan-harremanen Ministerioak prestatutako lege-egitasmoak Ministerioko aholkularitza juridikoko legelariek idazten dituzte. Gaiaren araberako abokatu adituak bere ama-hizkuntzan idazten du testua (frantsesez ala flandrieraz), beste hizkuntza menderatzen duen beste legelari batekin elkarlanean. Bi testuak batera idazten dira, koherentzia eta baliokidetasuna bermatzeko. Sarri, bertsio bat berriz idatzi behar izaten da, besteak beste, beste hizkuntzarako itzulpen egokiagoa egin ahal izateko. Hizkuntza ofizial bi ala gehiagoko hainbat herrialderi buruzko informazioa izateko, Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberak bildutako gida hau kontsultatu dezakezue. Espainian ere bada korredakziorik. Guk dakigunez, gutxienez Alacanteko eta Ourenseko Diputazioek bultzatzen dute idazketa elebiduna, ez araugintzarako, baizik eta administrazio-lanerako(9). Korredakzioa JaurlaritzanZelaik gero zehatzago azalduko duen bezala, Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren 8/2003 Legeak ez du euskara edo xedapenak euskaratu beharra aipatzen ere. Iaz aipatu zen lehendabiziko aldiz korredakzioa, Herri-administrazioetan euskara normalizatzeko Irizpideak (2008-2012) dokumentuan, Joseba Lozanori esker. Aldi berean, IZOk bere bezeroei ere iaz eskaini zien, itzulpen hutsaren partez, korredakzioa egiteko aukera. Gure asmoa, esperientzia gehiago egitea da, idazketa elebidunaren prozedura eta metodologiak jorratu eta apikatzen ikasteko. IZOren interesa ez da berria. 1999 urtean, Nicole Fernbach andrea ekarri zuen Euskal Herrira, mintegi batean Kanadako idazketa elebidunari buruz hitz egiteko. Administrazioa Euskaraz aldizkarian irakurri daiteke Fernbach andrearekin elkarrizketa. Deustuko Unibertsitatean egindako Eleaniztasunari eta teknika legegileari buruzko Sinposioaren haritik ere, 2001ean hainbat solaskiderekin erreportajea argitaratu zuen aldizkari horrek(10). Azkenik, Deustuko Euskal Gaien Institutuarekin batera IVAPek 2007ko abenduan antolatutako Arau-idazketa elebidunari buruzko Kongresuan aztertu genuen korredakzioa. Egindako bi saioIdazketa elebiduneko bi saio egin dira, bestalde, Jaurlaritzan, metodologia desberdinekin eta iraupen eta emaitza desberdinekin. Euskadiren eskumenen datu-basea Lehendakariordetzako Begoña Perez de Eulate zuzendariari esker, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei buruz eta zerbitzu-trasferentzien egoerari buruzko datu-basea euskaraz ere lantzea eta, itzulpen hutsaren partez, bi bertsioak landuz egitea erabaki zen. Hiru urtean zehar aritu dira lanean Lehendakariordetzako Zelai Nikolas eta Gorka Gonzalez de Zarate eta IZOko Oskar Arana, fitxak eta laburpenak idatzi, itzuli eta elkarrekin berrikusten. EHAAren Dekretua Izaera orokorreko xedapen bakar batean egin ahal izan dugu orain arte korredakzioa. Lehendakariordetzak hala eskatuta, Dekretua prestatu behar zuen lantaldean itzultzaile bat sartu zen, IZOko Aitor Ugarte, hain zuzen. Dekretu-asmoaren aurkibidea eta egitura erabakita zeuden itzultzailea lantaldean sartu zenerako, baita lehen zirriborroa idatzita ere. Zirriborro horren lehen itzulpena egin, lantaldean berrikusi eta egokitu izan zen erabilitako metodologia. Horrela landutako testua ez zen, azkenean, argitaratu, baina saioa dokumentatuta dago eta lantaldeen eta itzultzaileen arteko elkarreragina aztertzeko balio izan zigun. Aurrerantzean, zer?Itzultzaile Zerbitzu Ofizialetik, esan dudan bezala, eskaini diegu gure bezeroei (Jaurlaritzaren Administrazioko erakundeei, alegia) korredakzio-zerbitzua. Baina korredakzioa edo idazketa elebiduna araugintzan erabiltzeko, ezinbestekoa da ikasketa-jardunbide zabal bat abian jartzea. Gure asmoa mintegi bat sortzea da, eta interesa erakutsi dezaten lantalde guztiak biltzea, euskal idazketa elebiduna aztertzeko, esperientziak balioztatzeko eta partaideak prestatzeko. Dena den, korredakzio saio gehiago gauzatzea da, nire ustez, lehentasunezko lana: eskarmentua pilatu, benetako arazoei aurre egin eta itzultzaile eta legelari interesdunei jardunean prestatzeko aukera eskaintzea, alegia. Beraz, elkarlanerako eskua luzatzen dizuet guztioi, eta aditzeagatik eskerrak ematen. (ENEKO OREGI GOÑI IVAP-eko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko itzultzailea da) Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu) Oin-oharrak
|
||||


Zabaldu
del.icio.us