Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

25/01/2010 GMT 1

Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak (7)

martinez @ 08:55

  Irakurri lehen, bigarren, hirugarrenlaugarren, bosgarren eta seigarren atalak.

2.- Esanahi konplexua daukaten adjektiboak euskaratzearen buruhausteak

"Sórdido" da esanahi konplexuko adjektibo horietako bat. Hiztegiek "zikin, lohi,l ikits" edo, bestela, "zeken, zikoitz" ematen dute. Baina "sórdido" ez da soilik zikin, ez da soilik lizun, ez da soilik txito, ez da soilik miserable, baizik eta horiek guztiak batera. Hitzaren itzulpen asegarri batek hori guztia iradoki beharko luke.

Antzekoa gertatzen da "siniestro" hitzarekin. Nire ustez, "casa siniestra" kontzeptuan nahasirik daude iluntasunaren, nolabaiteko maltzurtasun-iradokizunaren eta mehatxuaren kontzeptuak, eta itzulpen asegarri batek horien guztien berri eman beharko luke: euskaraz hori guztia hitz bakar batean biltzerik ez badago, hitz multzo bat erabili beharko da, edo azalpen bat, edo metafora bat.

Eta beste hainbeste "exigir" eta "exigencia" berbekin. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak espresuki baztertzen badu ere, "exigitu" ez da "eskatu" edo "behartu" xume bat, zerbait gehiago baizik. Euskaraz horrelako hitz bat "exigitu" behar dugu.

3.- Eufemismoak euskaraz

Euskarak eufemismo gutxi eta protokolo-tratamendu gutxi erabiltzearen zergatia ez da euskara horrelakoa izatea, baizik eta euskara historikoki esparru jaso batzuetan ez dela erabili izan. Beraz, euskara normalizatzen doan heinean, esparruan esparruko hizkerak ere bereganatu beharko ditu eta, horiekin batera, eufemismoak ere bai.

Dena den itzulpen egoki batek gauza izan behar du beste hizkuntzetako eufemismoak euskaraz ere eufemismo-moduan emateko. Hortaz, egokitzat jo behar al dugu medikuntzako testu-liburu batean "defecar" eta "orinar" itzultzeko "kaka egin" eta "pixa egin" erabiltzea? [Martinezen oharra: administrazio testuetan behintzat "orinar" "gernu egin" eman ohi da.] Euskaraz eufemismoak ere behar ditugu.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!