Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

19/01/2010 GMT 1

Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak (1)

martinez @ 08:04

Xabier Aristegieta Okiñena: "Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak" in Senez, 2009, 37. zk.

Laburpena

Sarrera

Euskarazko testuetan sarri aurkitzen ditugu ulermen- eta zehaztasun-arazoak, deszifratze-ahalegin ernegarriak egitera behartzen gaituztenak.
Kontua da euskarazko testuek ez dutela gainditu funtzio sinboliko hutsa, ez dutela betetzen egiazko funtzio komunikatiboa, komunikazioa nagusiko beste hizkuntza batean edo batzuetan egiten baita gure gizartean. Horren ondorioz ez gara ohartzen euskarazko prosak oraindik askatu gabe dituen korapiloak askatzearen premiaz.
Euskara idatzian gaur egun izugarri zabaldurik dauden zenbait konbentzio guztiz desegokiak dira komunikagarritasunaren irizpidetik.

Komunikagarritasuna

Testu baten komunikagarritasuna bi faktore nagusiren baitan dago:

a) Ulerterraztasun sintaktikoa: testu bat sintaktikoki ulerterraza da lehenengo irakurraldian ulertzen baldin bada.

b) Zehaztasun lexikoa: bereizmena ('resolución'). Gailu elektrokinoek bezalaxe, hizkuntzek ere, zenbat eta bereizmen handiagoa izan, orduan eta hobeto komunikatuko dute. Ñabardura-aberastasunaz, adierazpen-potentziaz ari naiz. Euskarak zehaztasun-beharren pareko adierazmena behar du.

Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak

Euskarazko zenbait idazkera-eredu finkatu gabe edukitzeak ziurgabetasuna eta jokabide egokiari buruzko zalantzak sortzen dizkigu testugileoi. Askotan elkarri kontrajarrita agertzen zaizkigu ulerterraztasunaren bidea eta ustezko euskara jator "ortodoxoa". Eta gertatu ere sarri gertatu zaigu itzulpenerako hautagai gisa elkarrekiko lehian edukitzea, batetik, hitz zehatza, eta bestetik, ustezko hitz jatorra.

Komunikagarritasunaren irizpidea horrela zokoratzeak kalte egiten die testugintzari eta euskarari, hasteko, funtzio sinboliko huts eta hutsala baizik betetzen ez duten testu ulertezin edo ulergaitz ekoizten direlako, eta era horretan, ideia oker bat jendearenganatzen dugulako: euskara "hain zaila" izatearena, alegia.

Ez diogu inolako beldurrik izan behar beste hizkuntzetako maileguak hartzeari. Ez dute euskara kutsatzen; aitzitik, aberastu egiten dute. Maileguak egokiro hartzea hizkuntzaren hutsuneak betetzea da.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!