Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

25/11/2009 GMT 1

Kirol taldeen izenak

martinez @ 08:13

Artikulu honetatik abiatuta: Asier Larrinaga Larrazabal, "Kirol taldeen izenak" in www.erabili.com.

UEFAk komunikabideei bidali die zerrenda ofizial bat, publizitatean erabili behar dituzten kirol taldeen izen ofizialekin.

Hala ere, zerrenda horretan "Moskva (CSKA Moskva)" agertu arren, komunikabideetan gaztelaniaz "MoscĂș" darabilte, frantsesez "Moscou", ingelesez "Moscow", italieraz "Mosca",portugesez "moscovo" eta euskaraz "Mosku".

Oro har, hurbileko hizkuntzetan toki-izena erabili ohi da, identifikagarririk errazena delako. Toki batean talde bat baino gehiago egonez gero, orduan izen berezira jo ohi da euskaraz ere bai: "Real Madril", "Atletico Madril".

Izen batzuk euskaratu egiten dituzte EITBn ("Izar Gorria", "Murtzia Hiria"); beste batzuk, ordea, ez: "Estudiantes", "Cultural Leonesa". Ulergarritasunaren eta izenaren konplexutasunaren arabera erabaki omen dute bide bat ala bestea.

Lehiaketen izenak ere euskaratu egiten dituzte: "Txapeldunen Liga" eta "Europa(ko) Liga".

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!