Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

23/11/2009 GMT 1

Zine gehiago euskaraz

martinez @ 08:12

 Iturria: www.erabili.com

Zinema Bultzatuz programak 100.000 euro bideratuko ditu euskaraz ekoitzitako edo euskarara bikoiztutako filmak emateko.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak kanpaina bat abiarazi dute elkarlanean, Euskadiko hainbat herritan, Gabonetan, euskaraz ekoitzitako edo euskarara bikoiztutako filmak pantailaratzeko. Kultura Sailak 100.000 euro jarriko ditu Zinema Bultzatuz izeneko kanpaina hau aurrera eramateko.

Kanpaina 2009ko abenduaren 2an hasiko da, eta datorren urtarrilaren 6an amaituko. Hiru lurralde historikoetako 19 udalerrik parte hartuko dute bertan, eta beraiek erabakiko dute, erabilgarri dauden neurrian, zein film emango duten programaren barruan. Herri batean eta bestean, guztira 150 emanaldi izan daitezkeela aurreikusten dugu, gehienak Gabonetako egunetan pilatuko badira ere.

Filmak askotarikoak dira, bai gaiaren aldetik bai publiko jasotzailearen aldetik ere, nahiz eta, bistan da, lehentasunezko ikuslegoa haurrak eta familiak izango diren. Ikusiko diren filmak, oro har, zine formatukoak dira, nagusiki azken urteotan errodatutakoak. Eskaera handiena dutenak, baina, berriki zinema-aretoetan ilkusi ahal izan direnak ditugu: Zorion perfektua eta Pluk eta bere garabia, esate baterako. Euskal ekoizpenak izango dira, europarrak, amerikarrak, eta japoniarrak ere bai.

Ekimenaren helburua zine-aretoetan euskarara bikoiztutako film kopurua areagotzea da. Urteko azken hilabete hauetan, lau izenburu euskaratu eta estreinatu dira Kultura Sailaren programa honen babesean: Wickie bikingoa, lehen aipaturiko Pluk eta bere garabia, Planet 5 eta Igela eta zapoak. Horiei erantsi behar zaizkie aurretik plazaratutako Animal channel, Cher ami, Txori urdin, Niko eta izarretako bidea eta Ponyo (azken hori Anoetako Belodromoan aurkeztu zen, Donostiako Zinemaldiaren programazioaren barruan).

Film guztiak

Hauek dira Zine Bultzatuz kanpainaren barruan Gabon inguruan aukeran izango diren euskarazko filmak:

  • Txori Urdin
  • Checkpoint Rock
  • Goazen
  • Olentzero eta Oparien ordua
  • Sukalde Kontuak
  • La Buena Nueva
  • Obaba
  • Rh + Sebillako Banpiroa
  • Ahatetxo itsusia eta ni
  • Olentzero eta subilaren lapurreta
  • Perez Sagutxoa 1 eta 2
  • Prop & Berta
  • Pepper
  • Cher Ami
  • Oliver Twist
  • Basoko Izpiritua
  • Artic Tale
  • Harri Magikoaren bila
  • Julieta eta fokatxo xelebrea
  • Doraemon eta dinosaurio txikia
  • Doraemon eta haizearen jainkoa
  • Doraemon eta hego itsasoetako piratak
  • Betizu eta urrezko zintzarria
  • Kutsidazu bidea Ixabel
  • Robotak
  • Munduari bira doan
  • Animal Channel
  • Cristóbal Molón
  • Daltondarrak
  • Piccolo eta Saxo
  • Glup
  • Kirikú eta Basapiztiak
  • Karramarro uhartea
  • Pinotxo 3000
  • Supertramps
  • Wynx erreinu galdua
  • Nomadak TX
  • Aukera gazteak

Herriak eta aretoak

Uztailaz geroztik, sei zine-areto ari dira euskarazko filmak ematen, asteburuz asteburu, programaren baitan: Donostiako SADE, Errenteriako Niessen Zinemak, Bilboko Renoir Zinemak eta Multizineak, Basauriko Bilbondo, eta Gasteizko Florida-Guridi Zinemak. Horiei gehituko zaizkie, hortaz, Kultura Sailak bultzatutako ekimen berri honi atxiki zaizkion 18 herri horietako aretoak.

Hona hemen zerrenda osoa:

Herrialdea Herria Aretoa Edukiera
GIPUZKOA Arrasate Amaia Antzokia 789
Andoain Bastero 500
Azkoitia Baztartxo 587
Beasain Usurbe Antzokia 350
Eibar Coliseo / Amaña Aretoa 65 / 350
Hernani Biteri Kultur Gunea 171
Oñati Oñatiko Zinema 127
Tolosa Leidor 800
Zarautz Modelo 330
BIZKAIA Basauri Sozial Antzokia  
Bermeo Nestor Basterretxea KE 139
Derio Gure Aretoa 130
Leioa Kultur Leioa 250
Lekeitio Ikusgarri Zinema 278
Ondarroa Bide Onera  
Elorrio    
Zalla Zinea Antzokia 460
ARABA Amurrio Amurrio Antzokia 350
Agurain Harresi Aretoa 367
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!