Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

16/11/2009 GMT 1

Letra larriak idazteko irizpideak (7)

martinez @ 07:48

2.2.3.7.2.- Administrazioa

Bakarrik doala, larriz:

Hori Administrazioaren erabakia da.

Bai, Administrazioan lan egiten du.

Haren barneko atalak ere larriz:

Eusko Jaurlaritzako Osasun Administrazioaren ordezkariak etorri ziren bilerara.

Modu generikoan erabiltzendenean, berriz, xehez:

Tokiko administrazioen modernizazioa.

Afrikan penagarria da osasun-administrazioa.

 2.2.3.8.- Organo, sail, talde eta batzordeak

Letra larriz hasita idatzi ohi dira. Hainbatetan, ordea, izen generikoa (lantaldea, batzordea, saila...) xehez idazten da. Bigarren bide hori, hala ere, ez dago beti aukeran. Izan ere, izen generiko horiek erakundearen izenaren parte nahitaezkoa dira eta, orduan, letra larriz hasita idatzi behar:

Euskararen Aholku Batzordea, Europako Batzordea, Euskal Kultur Taldea, Balore Merkatuen Batzorde Nazionala

Hiru puntu hauetan laburtuko dugu irizpidea:

1)      Erabilera generikoan ez da letra larririk erabiltzen:

Zein dira hirigintza-batzordeen funtzioak?

Elkartearen barnean kultura-sail txiki bat antolatu dute.

2)      Erakunde publiko nahiz pribatu baten mendeko atala denean, hau da, berezko izaera duenean edo erakundetuta dagoenean, izen berezi bilakatzen da eta, erabilera generikotik bereizteko, letra larriz hasita idazten da:

Alkateak murriztu egin ditu Hirigintza Batzordearen eskumenak.

Bizkaiko Foru Aldunciaren Kultura Saila

Ikasmaterialen Aholku Batzordea

3)      Izen berezia denean, bada beste aukera bat: aposizio-bidea hartzea. Orduan, atal espezifikoa letra larriz hasita idazten da eta generikoa, berriz, letra xehez idaztea gomendatzen da. Halakoetan letra etzana erabil daiteke izenespezifikoa nabarmentzeko:

EHUko Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak saila

Euskaltzaindiaren Gramatika batzordea

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!