Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (23)
Etentxoa egingo diogu letra larrien sailari eta apur baterako itzuliko gara berba eta esamolde itzulgaitzetara.
nada. eso no es n.: hori ezdeuskeria bat da, huts-hutsa da / no comer n.: ahamenik jan gabe /no cambiar n.: izpirik aldatu gabe / no oir n.: ttutik, kinkik ere ez entzun / no decir n.: fitxik, txintxik, tautik, kinkik ere ez esan, txintik atera gabe / no ver n.: ezertxo ere ez ikusi, tautik be ez ikusi / no creer n.: zipitzik ere ez sinistu / no entender n.: izpurrik ere ez ulertu / no saber n.: ahamenik ere ez jakin, tutik ere ez jakin / no dormir n.: lo ihitzik ez egin, lo tantarik ez egin / no tener n. que perder: ez dut zer galdurik / n. de n.: deusik deus [mugagabearen deklinazioaz] / en la n. [perderse]: ezerezean galdu / n. bueno: deus onik ez / no vale n.: ez du zipitzik balio / apenas n., poco más que n.: hutsaren hurrena/hurrengoa / n. más llegar allí, tan pronto como llegó allí: hala alderatu ez al zen, alderatuta bertatik, ozta etorri nintzen, ikusi zintudan; n. más morir, se le apareció: ez al zen hil, agertu zitzaion; estaba nada más salir de la autopista: autopistatik irten eta bertan zegoen / sin hacer(le/s) n./daño: gaitzik egin gabe / no es n. tonto: batere leloa ez da, alerik leloa ez da / no se sorprendió n., en absoluto: ez zen batto ere harritu / no sería n. en comparación con: hutsa izango zen ...-ren aldean / no hay n. más que decir: Beste esanik ez dago! / nada de; sus imágenes no han perdido nada de emoción: haren irudiek ez dute zirrara punturik galdu // quedarse sin n.: goian zerua eta behean lurra geratu. No vales n., no eres nadie: kalatxoriaren kaka baino gutxiago zara. No tienen n.: ez dira ezeren jabe / como si no fuera n.: fritsik, fitsik, deus, ezer ez balitz bezala.

Zabaldu
del.icio.us