Letra larriak idazteko irizpideak (4)
2.2.- Nabarmentze-funtzioa
Izendapenetan zalantza nagusi bat izaten da: ea larriz lehen hitzaren lehen letra bakarrik ala hitz guztien lehen letra idatzi behar den. Inguruko hizkuntzatan ere irizpideak ez datoz bat batean eta bestean.
2.2.1.- Pertsona eta jainko izen bereziak
2.2.1.1.- Pertsonen izen-deiturak
Charles de Gaulle, Vincent van Gogh
De Gaulle, Van Gogh
Museoan 10 Txillida, 6 Picasso eta Monet guztiak lapurtu dituzte.
Aitona alzheimerrak jota dago.
.2.1.2.- Izengoiti eta ezizenak
Antso Azkarra, Joana Eroa, Orléanseko Dontzella
2.2.1.3.- Jainkoak eta pertsonaia mitologikoak
Erlijio monoteistetan jainko hitza eta bestelako izen eta izenlagunak larriz idatzi ohi dira.
Zeu zara Ahalguztiduna, Kreatzaile goikoa, Mesias egiazkoa.
Izaki mitologikoen kopuru mugatua ordezkatzen duten izenak letra larriz hasita idatzi behar dira: Graziak, Musak, Nereidak...
Izaki mitologikoen kopurua mugagabea denean, berriz, xehez idaztekoak dira: itsaslaminak, amazonak, ziklopeak, aingeruak, serafinak, sirenak, zentauroak…
2.2.1.4.- Fikzio-pertsonaiak eta animalia antropomorfoak: Donald ahatea
2.2.1.5.- Dinastiak, leinuak eta familiak: oñaztarrak, ganboarrak, retegitarrak
2.2.1.6.- Izen bereziekin batera erabiltzen diren izendapen generikoak: Trajano enperadorea, Zenarruzabeitia andrea, Bush lehendakaria, Margarita erregina, Aita Donostia, Ama Teresa Calcuttakoa, Anaia Garate
2.2.1.7.- Izen berezirik gabe erabiltzen diren izendapen generikoak: Gaur goizean Kulturako sailburuak esan du ...Hurrengo lehendakaria emakumezkoa izango da. Gaur Benedikto XVI.a aita santuak esan du ... Atzo aita santuak / Aita Santuak bidaia luzea egin zuen. Zein aita santu edukiko dugu 2050. urtean? Aspalditik bizi da erregina / Erregina / Ingalaterrako erregina / Elisabet II.a erregina Buckingham jauregian. Ingalaterran ez da erreginarik izango XXII. mendean. Potalan dago dalai lamaren / Dalai Lamaren jauregia. Foru Aldundiak eta Arartekoak hitzarmena sinatu dute. Iñigo Lamarka EAEko arartekoak prentsaurrekoa eman du.[Eskutitzen goiburuetan] Mercedes Guerrero Lehendakari Andre Txit Argia / lehendakari andre txit argia
2.2.1.8.- Hagionimoak: santu-santak eta Ama Birjina: Done Petri, Santa Barbara, Done Salbatore, San Agustin, San Tomas, Dona Julia, Andra Maria, Jondoni Paulo... Zeruan diren santu eta santa guztiak... Frantzisko Xabierkoa santu handia izan zen.

Zabaldu
del.icio.us