Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

30/10/2009 GMT 1

Letra larriak idazteko irizpideak (3)

martinez @ 08:32

2.- Letra larriaren eginkizunak edo funtzioak 

2.1.- Kokatze-funtzioa

2.1.1.- Testuaren hasieran
Letra larriz hasita idazten da beti edozein idazkiren lehen hitza.

 2.1.2.- Puntuaren ondoren

Puntuak esaldiaren amaiera adierazten du eta hurrengo esaldiaren lehen hitza letra larriz hasita idatzi behar da beti. Baina laburduren eta ordinalen puntuen ondoan ez da letra larririk idatzi behar:Argazkiak, infogramak etab. erabiltzen dira aldizkarietan.

Liburuko XIV. kapituluan dago pasarte hori.

 

2.1.3.- Galdera- edo harridura-markaren ondoren

Marka horien ondorengo hitza letra larriz hasita idatzi behar da, baina haldera edo harridura perpaus laburren sorta batean galderak edo harridura perpausak komaz edo puntu eta komaz bereiztuz gero, lehenengo letra baino ez da larriz idatzi behar:

Non bizi da?; zarauztarra al da ?; noiz hasi da lanean?, zergatik?

 

 2.1.4.- Eten-puntuen ondoren

Eten-puntuek esaldiaren amaiera adierazten dutenean, hurrengo letra larriz idatzi behar da. Baina esaldia une batez bakarrik eten eta berriro hartzen bada, ez da letra larririk idatzi behar.

 

2.1.5.- Parentesi artean
Parentesi arteko testua bi kasu hauetan bakarrik hasten da letra larriz:

a)      Parentesia puntu baten ostekoa denean:

Arin-arinka gauzen gainetik pasatzeagatik, arazoen astuna astunagotzen dute. (Honaino sermoia).

b)      Parentesi barneko esaldia komatxo artean dagoenean, norbaitek esana edo idatzia hitzez hitz jasotzeko:

Eritasunak adoregabe utzi zuen (“Ez naiz ezertarako gauza”) eta hitz egiteko gogorik ere ez zuen.

2.1.6. Komatxo arteko aipuak

Horrelako aipuen lehen hitza larriz idatzi behar da. Hala ere, aipua eteten bada, jarraipenean ez da letra larririk idazten:

Lehendakariak esan zuen: “Ezin dugu horrelakorik onartu”.

“Ezin dugu horrelakorik onartu” –esan zuen lehendakariak– “baina prest gaude eztabaidatzeko”.

Komatxo arteko aipua edo adierazpena esaldi handiago baten barnean gertatzen bada eta komatxo arteko zatia sintaktikoki beregaina ez bada, komatxo arteko zatiaren hasieran ez da letra larririk idazten:

Alde horretatik, negoziazioetan “arazo nagusia konpontzeko itxaropena” agertu dute.

2.1.7.- Bi puntuen ondoren

Esaldi osoko aipamenetan, letra larriz idazten da lehen letra:

Gogoratu haren hitzak: “Horrek baditu bere arriskuak”.

Esaldi oso baten zatia besterik ez diren aipamenak, letra xehez:

Gogoratu zer esan zigun: “bildu eta hitz egitea” dela premiazkoena.

Aurreko zatiaren osagarriak, letra xehez:

Hizkuntza hori ez da beren buruaren jabe: besteren legeak dauzka gogoan.

Bi puntuen ondoren paragrafo berria hasten denean, honako irizpide hauen arabera ebazten da letra xehez ala larriz idatzi behar den:

Ø      Gutun hasierako diosal eta deikien ondoren, larriz:Agur, irakurle maitea:Zuri eskerrak eman beharrean gara …

Ø      Zerrendetan, lehen hitzeko lehen letra larriz idatzi behar da esaldi osoak dituztenean:

Astearteko bileran egitekoak :

§       Aurreko bileraren agiria onartzea.

§       Hurrengo jardunaldiko programa aztertzea.

§       Norberak dakartzan proposamenak aurkeztea.

Ø      Zerrendak letra xehez hasi behar dira esaldi osokoak ez direnean:Hauexek dira euskalgintzako profesionalak:

§        irakasleak,

§        kazetariak,

§        itzultzaileak eta idazleak.

 2.1.8.- Zerrendak
Zerrendetan eraguztietako irizpideak erabiltzen dira, baina idazki beran edo idazki sail batean irizpide bakarra erabili behar da beti.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!