Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

26/10/2009 GMT 1

Letra larriak idazteko irizpideak (2)

martinez @ 08:07

LETRA LARRIAK IDAZTEKO IRIZPIDEAK

 

Ohar nagusia

Behar denean soilik erabili behar da letra larria. Zalantzaren aurrean, xehea erabili. 

1.- Letra larriei buruzko ohar orokorrak

1.1.- Letra larri handiak eta txikiak
Bi letra larri mota daude: handiak eta txikiak. Letra larri txikaik, formaz, letra larriak dira; tamainaz, berrizm beren inguruko letra xeheak bezalakoak dira.

1.2.- Digramak

Digramaren lehen letra bakarrik da larriz idaztekoa. Adibideak: 

Lleida, Txillida, Ttipia, Chihuahua, Khartum...

1.3.- i  eta  j
Maiuskulaz idazten direnean, gaineko puntua ez da idatzi behar:

indiar, India, japoniar, Japonia

1.4.- Diakritikoak

Letra larrietan eutsi egin behar zaio zeinu diakritikoari:

MARTÍNEZ, NÎMES

1.5.- Letra guztiak larriz
Zenbaitetan, testu baten hitz bat edo zati bat nabarmentzeko, delako hitza edo esaldi oso-osorik letra larriz idatzi ohi da. Erabilera hori, gehienetan, ez dagokio ortografiari, testuen diseinuaren edo maketaren aukera estilistikoa baita, eta hortaz ez dago arautzerik. Adibidez, inprimatutako liburu eta aldizkarien azaletan, edo haien barneko atalen izenburuetan, edo egunkari eta aldizkarien goiburuetan, letra guztiak larriz idazten dira askotan; eta zerbait iragartzeko karteletan eta oroitarrietan ere bai. Adibideak:

DICCIONARIO GENERAL VASCO – OROTARIKO EUSKAL HIZTEGIAARGIA; FONTES LINGUAE VASCONUM; SENEZMESEDEZ, EZ ERRE 

Erabilera horiek guztiak lan honen esparrituk kanpo daude, lan hau testu arruntari baitagokio eta ez maketari.

Aurrekoez gainera, honako hauetan ere idatzi ohi dira letra guztiak larriz:

1.5.1.- Zenbaki erromatarrak 

Luis XIV.a, Euskaltzaindiaren XIII. Biltzarra

1.5.2.- Siglak eta akronimoak
Siglak letra larriz idazten dira beti. Sei letra baino gehiagoko badira, hala ere, lehen letra bakarrik idatzi ohi da larriz:

Unesco, Cenelec...
 

Akronimoetan hasierako letra baino ez da larriz idazten:

Euskotren (eta ez *EuskoTren)

 

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!