Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (22)
cuerno. coger el toro por los c.: arazoari gerritik (benetan) heldu. Poner los c. a alguien: adarrak bildu bati. envejecer. zahartu, zaharkitu, aguretu (gizonezkoak). E.de repente: bat-batean hamar urte hartu.
envejecido. zahargina (<-> gaztegina) : Zahargina topetan zaitut. Aguretuta zegoen.
esfuerzo. hacer grandes e.: leherrenak (eta senperrenak) egin. Hacer todos los e. posibles: eginahalako eginahalak egin. Sin gran e.: neke handi barik. Ley del mínimo e.: nekerik txikienaren legea. E. suplementario, sobreesfuerzo: gain-ahalegin.
miedo. tener m. de: norekin beldurtu, -ren beldur izan, barruan beldur-zomorro galanta eduki. Beldur-ikara, beldur-laborri, izu-laborri, zukurutz, (B) lau-ikara. Tener mucho m.: laztu, latz naiz. Beldur naiz ez ote duen astakeriaren bat egingo / astakeriaren bat egingo duela [ez egitea nahi dut] / beldur naiz ez dela etorriko [etortzea nahi dut]. Me cago de m.: kaka eginda nago. piel. estar/ponerse en la p./pellejo/lugar de: -ren larruan egon, -ren narrua jantzi. Llevantar la p., despellejar: azala harrotu. P. de gallina: azal-pinporta eduki. vistazo. echar un v. a: kirik egin NON. De un v.: ikusi batean.

Zabaldu
del.icio.us
Blogean kirik egin dut. Ongi legoke? Asko gustatu zait "kirik egin"
Miren | 2009-10-16 - 09:01:19 GMT 1 #
Agian "zure" gehitu behar, argiago gera dadin: "Kirik egin dut Mirenen blogean eta piloa gustatu zait". Esaterako. Ongi izan.
martinez | 2009-10-19 - 07:44:15 GMT 1 #