Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

14/09/2009 GMT 1

Zazpi etxe Frantzian (2)

martinez @ 07:01

Irakurri lehen atala.

Nobelari buruzko lehen atalean idatzi dut emakumerik ez dela agertzen 26. orrialdearen aurretik eta, hala eta guztiz, izenik gabe. Agertzen den bigarren emakumea ere aipatu besterik ez du egiten narratzaileak eta hori 40. orrialdean gertatzen da. Bigarren horrek izena badauka: Christine; abizenik, ordea, ez, "baten emakumea" delako, kapitainaren emaztea, hain zuzen, nobelaren tituluaren ardura dagokiona: Christinek zazpi etxe eduki nahi ditu Frantzian eta zazpigarrenerako dirua biltzeko xedez dabil kapitaina Afrikan marfil eta abarrekin trapitxeotan.

Christine ez da batere pertsonaia "arrosa zuria", handinahia, diruzalea, kaxakarina baizik.

Liburu osoan emakume bakar batek hartzen du hitza: Kassari andrea da, tribu bateko sorgin modukoa, eta orrialde pare batean baino ez da agertzen.

Androzentrismoa da nagusi, beraz, nobelan. Emakumeak ikustezinak dira, ahotsik ez dute, beltzek, kongotarrek eta gainontzeko biktima guztiek bezalaxe. ZEFn boteredunei baino ez die hizpidea ematen Atxagak.

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Atxaga-zale amorratua naizen arren, oraindik ez dut liburua irakurri, ez nau konbentzitzen (edo). Mota guztietako kritikak entzun ditut (lagunek eginak eta 111akademikoak) eta ezin naiz "ausartu" irakurtzera. Gainera, gaia oso krudela iruditzen zait eta...

    Miren | 2009-09-17 - 06:17:57 GMT 1 #

  2. Nire kasua guztiz kontrakoa da: ez naiz oso Atxaga zalea, baina nolabait behartzen dut neure burua irakurtzera.
    Ankerra da benetan nobela, baina oso ankerkeria sotilekoa, batere gordina, erraz eramatekoa. Esan nahi dut inpresio gogorrik ez dizula emango. Anima zaitez, ale!

    martinez | 2009-09-17 - 06:54:26 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!