Iraila berriro
Berriro datozkigu
igande aratsalde bakartiak
Hirurak paseak dira
Leiho gortinen atzetik
behako bihurriek
kalearen hutsa miatzen.
Frontoian larruzko pilotaren dangada lantzinantea
Autobus bat ailegatu da
espaloi gainean dabiltzan hormatxoriak uxatuz
semaforoaren keinu konsagratua
dontzeilen joan etorri interesatua
Taberna kalapitariak jendez gainezka
Haiek han eta neu
egutegiko astelehenak borratzen jarraituz...
Jakes Ahamendaburu, 1990

Zabaldu
del.icio.us
Ez da itzuliko, eta badoa
denbora bere ausentziarantz.
Badoa, zehatz eta gupidagabe,
hiltzen duen denbora.
Dena ere eramango du-eta
egunik arruntenean.
J. SArrionaindia. Ez da itzuliko, zatia
Baina itzuliko da, berriro ere, uda. Lasai.
Eta ongi etorri!!
Miren | 2009-09-10 - 09:45:59 GMT 1 #
Ez, ez naiz udaren zain geldituko, berriro bizirik egoteko.
Pa.
martinez | 2009-09-11 - 09:38:34 GMT 1 #