Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

14/07/2009 GMT 1

Eskaintza berriak Euskaltzaindiaren webgunean

martinez @ 08:56

 Iturria: www.erabili.com

 Euskaltzaindiak aukera berriak eskaintzen ditu www.euskaltzaindia.net webgunearen bi ataletan: Euskera agerkariari dagokionean, bai eta Iker/Jagon-tegiak sailean ere.

Hala, Euskera agerkariaren Interneteko hemerotekan hobekuntzak burutu ditu Euskaltzaindiak. 1980 eta 2004 arteko 2.296 artikulu jada digitalizatuta zeuden eta Interneten eskuragai. Orain, artikulu horiei OCR (Optical Character Recognition; euskaraz, karaktere-ezagutze optiko) teknika aplikatu zaie, eta horrela, bertatik testua eskuratzea errazagoa da webguneko bisitariarentzat. Gainera, bilaketak egiteko euskarri hobea eskaintzen du.

Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren aldizkari ofiziala da eta 1919tik hasita argitaratzen da, bi etenekin: 1938-1952 eta 1954-1955. Akademiaren lan eta agiriak jasotzen ditu eta, orobat, hainbat egileren artikulu eta txosten akademikoak.

Bestalde, webgunearen Jagon eta Iker sailetan dauzkan argitalpen digitalen eskaintza berritu eta ugaritu du Euskaltzaindiak. Izan ere, hemendik aurrera, lehendik zeuden lanei beste 36 argitalpen erantsi zaizkie.

  • Iker Sailari dagokionez, Hiztegigintza arloan Aita Pierre Lhanderen Hiztegia, 1926ko edizioa, azpimarratu behar da.
  • Gramatikari dagokionez, Resurrección Maria Azkuek 1925ean argitaraturiko Morfologia Vasca da aipagarria.
  • Dialektologian, Louis Lucien Bonaparte printzeak euskaraz argitaraturiko ia lan guztiak biltzen dituen Opera Omnia Vasconice argitalpena aurki daiteke, faksimil edizioan.
  • Literatura arloan, "Euskararen Lekukoak" bilduma osoa, euskara eta euskal literaturaren historia ikertzen laguntzeko oinarrizko testuen bilketa, jarri da ikusgai.
  • Jagon Sailean, soziolinguistika alorreko lan batzuez landa, euskararen erregistroen trataera lantzen duen Jagon bildumaren 6. zenbakia -Zenbait orientabide erregistroen trataeraz- erabiltzaileen esku jarri da.
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!