Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

13/07/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (19)

martinez @ 07:22





apretar. bailaron muy apretados: heldu-helduan egin zuten dantza. Apretarse el cinturón: gerrikoa tinkatu.

 

 

edad. más o menos de tu e.: hire edade modutsukoa. De e. avanzada: adinean aintzinatua.

poco. un p.: apur bat, pixka bat, doi bat (Doi bat desberdina da …), tindi bat (B), deus gutxi, poxi bat; un poquito: amiñi bat / hasta p. antes: lehentxoago arte / p. después: handik puska batera, handik laster, hainbat denbora gabe / p. después de acabar la guerra: gerra amaitu eta handik gutxira / dentro de p. (tiempo): bihar-etzi / p. a p.: ezari-ezarian, piskaka, pixkaka, gutxika, ezarian, geldika-geldika / p. más que nada, apenas nada: hutsaren hurrena / hurrengoa / por si fuera p., a pesar de todo eso: guztiaz gain, gutxi izaki eta oraindik ere, hori gutxi balitz bezala, hori nahikoa ez zela, hori ezer ez balitz bezala / hace p. (tiempo): arestian, duela gutxi, oraindik orain / por p.: gutxi arren, gutxigatik / que no es p.: ez da gauza apurra / se enteraba de p.: deus gutxiz jabetzen zen / lo p. que estudiaron: ikasi zutentxoa / Eso es p. comparado con: hori gauza gutxia da, -ren aldean.

vencer. zerk gain hartu zeri. Su virtud vencía, superaba todos los temores: beldur guztiez gorago jartzen da haren bertutea. No te dejes v. por la tristeza: tristeziak ez dezala gaina har.

Erantzunak

Erantzunak(4) »

  1. Deus gutxiz jabetzen naiz, bihar-etzi oporrak hartu arte.

    Ez dakit esaldia egokia den, baina egia bada, galanta gainera.

    burutazioak | 2009-07-14 - 10:34:14 GMT 1 #

  2. Ulergarria behintzat bada esaldia.
    Oporraz ari zarela esango dizut berehala itxiko dudala txiringitoa, oporrak direla-eta, jakina. Baina hogeigarren sarreratxo bat egongo da, ziur.
    Ondo segi!

    martinez | 2009-07-14 - 13:25:38 GMT 1 #

  3. Litekeena da hogeigarren sarrera hori hemendik egun edo aste batzuetara irakurtzea, beraz, elkarren berririk ez badugu, ondo pasa oporretan!!

    miren | 2009-07-14 - 14:11:54 GMT 1 #

  4. Bardin, maitie.

    martinez | 2009-07-14 - 18:55:22 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!