Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

02/07/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (18)

martinez @ 06:48

loco. burutik jota, burutik eginda, burutik galduta, teilatutik harrotua. Completamente l.: burutik joana osoki. Cada l. con su tema: bakoitza bere zoroak bizi du. ¡Os habéis vuelto l.!: burutik egin zaizue! ¿Te has vuelto l.?: Burutik joan zara? Para volverse l.: atsekabe bat zoratzeko modukoa / burutik joanaraztekoa.

nada.  eso no es n.: hori ezdeuskeria bat da, huts-hutsa da / no comer n.: ahamenik jan gabe /no cambiar n.: izpirik aldatu gabe / no oir n.: ttutik, kinkik ere ez entzun / no decir n.: fitxik, txintxik, tautik, kinkik ere ez esan, txintik atera gabe / no ver n.: ezertxo ere ez ikusi, tautik be ez ikusi / no creer n.: zipitzik ere ez sinistu / no entender n.: izpurrik ere ez ulertu / no saber n.: ahamenik ere ez jakin / no dormir n.: lo ihitzik ez egin, lo tantarik ez egin / no tener n. que perder: ez dut zer galdurik / n. de n.: deusik deus [mugagabearen deklinazioaz] / en la n. [perderse]: ezerezean galdu / n. bueno: deus onik ez / no vale n.: ez du zipitzik balio / apenas n., poco más que n.: hutsaren hurrena/hurrengoa / n. más llegar allí, tan pronto como llegó allí: hala alderatu ez al zen, alderatuta bertatik, ozta etorri nintzen, ikusi zintudan; n. más morir, se le apareció: ez al zen hil, agertu zitzaion; estaba nada más salir de la autopista: autopistatik irten eta bertan zegoen / sin hacer(le/s) n./daño: gaitzik egin gabe / no es n. tonto: batere leloa ez da, alerik leloa ez da / no se sorprendió n., en absoluto: ez zen batto ere harritu / no sería n. en comparación con: hutsa izango zen ...-ren aldean / no hay n. más que decir: Beste esanik ez dago! / nada de; sus imágenes no han perdido nada de emoción: haren irudiek ez dute zirrara punturik galdu // quedarse sin n.: goian zerua eta behean lurra geratu. No vales n., no eres nadie: kalatxoriaren kaka baino gutxiago zara. No tienen n.: ez dira ezeren jabe / como si no fuera n.: fritsik, fitsik, deus, ezer ez balitz bezala.

Erantzunak

Erantzunak(4) »

  1. Gotzon Garateren "Erderakadak" etortzen zait burura zure berba hauek irakurrita. Badute tankera,ezta?

    burutazioak | 2009-07-02 - 10:49:38 GMT 1 #

  2. Baliteke, bai. Bihotzez eskertzen dizut Garateren pare jarri izana. Musu bi.

    martinez | 2009-07-03 - 06:39:52 GMT 1 #

  3. Egia esatea nahi baduzu, nik oso gutxi jartzen ditut bere pare. (Ia) bakarra zen, niretzat.

    miren | 2009-07-03 - 08:10:55 GMT 1 #

  4. Nik ere estimu handia nion Garateri, langile fina zen-eta.

    martinez | 2009-07-04 - 10:36:07 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!