Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (16)
complacer. -ri atsegin egin.
completamente. guztiz, erabat, zeharo, goitik behera, bururik buru.
cuerpo. temblarle a uno todo el c.: hezur-mami-azal, dena dardar. En c. y alma: soin-ta-muin, bihotz eta arima, gorputz eta arima. Me pide el c.: barrenak agintzen dit.
disgustar. no le disgusta: ez zaio gaitzi.
fiebre. le subía la f.: sukarra ordu guztiez bortiztuz zihoakion. Le bajó la f.: sukarrak utzi zuen. Tener f. alta: erretzeko sukarra jauzi zaio eriari, eriari sukar gaizto bat lotu zaio.
llover. ya ha llovido desde entonces: euria barra-barra egin du ordutik. Llueve mucho: euria goian(-)behean, goiti-beheti ari du, bota ahala egiten du euria, sekulako euri-jasa egin, eurite handia egin. L. muchísimo, caer una tromba de agua: euri zaldizkoa egin, euria ari zuen jauts ahala-jauts, bota ahala. Nunca llueve a gusto de todos: bataren gaitza, bestearen on.
morir. hil, zendu. Expirar: azken hatsa eman.
nacimiento. Ser vasco de n.: Santillanako markesa euskotarra zen odolez, Palentziakoa jaiotzaz eta hezikeraz eta gogoz zeharo atzerritarra. Ser ciego de n.: itsua zen sortzez.

Zabaldu
del.icio.us
Barrenak agintzen dit blog hau irakurtzeko.
Ondo legoke?
Ekainaren amaiera da eta azterketarik egin beharko dut ala irailerako utziko duzu?
miren | 2009-06-26 - 15:30:13 GMT 1 #
"Irakurtzea" esango nuke nik. Supertrampen moduan erantzungo dizut: azterketa?, zein azterketa?
martinez | 2009-06-27 - 08:43:19 GMT 1 #