Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

21/06/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (14)

martinez @ 18:25

hacia. 1) Temporal. H. las nueve y media: bederatzi eta erdiak aldera. H. las 10, aproximadamente a las 10: hamarretarantz (Peru Abarka). H. el anochecer: ilunari buruz. H. la tarde: arrats irian (Ip.); h. las ocho: zortziak irian. H. finales de junio: ekainaren bukaera aldera. H. la medianoche: gauerdi aldera, gauerdi irikotz. 2) Espacial. Me giré h. los lobos: otsoei buruz jiratu nintzen. H.. Atarratze: Atarratzera buruz. 3) Pertsonekin. Lleno de amor h.: amodioaz betea –ren aldera.

infinito. la bondad de Dios es i.: Jainkoaren ontasunak ez du inon bazterrik.

llorar. llorando: negarrez, negarka, negar-malkotan, negar-anpulotan. Llorando e hipando: negar-zotinka ari. Llorando y chillando: negar-marrasketan. Loraba mucho: negarra zihoakion bi begietatik. Ruperta lloraba a mares, a lágrima viva: tangaka zerion negarra Errupertari ; begiak urtuan negar egin. L. amargamente: negar saminean egon. L. de alegría: zorionaren handi-handiz negarrez.

predecir. aurrez esan, aldeaurrez adierazi. Podía p. el futuro: bazekien geroan ere zer izango zen.

pronto. berehala, laster, goizik: Goizik ohartu ziren... . Tan p. como: bezain sarri. Tan p. como llegó allí, nada más llegar allí: hara alderatu ez al zen, alderatuta bertatik. P. os castigará Dios: Jainkoa bere zigorra erakutsi hur-hurrean daukazue. P. moriremos: hil beharrak gara laster. P. llegará la hora en que: etorriko da ordua eta laster, zeinetan ... De p., de repente: bat-batean, tupustean, derrotean, ez bat ez bi.

Erantzunak

Erantzunak(3) »

  1. Txintxo-txintxo bete duzu agindutakoa. 15.aren ondoren 14.a. Eskerrik asko.

    miren | 2009-06-22 - 18:51:21 GMT 1 #

  2. Ez horregatik. Eta gaur 16.ari ekingo diogu. Bejondaizula!

    martinez | 2009-06-26 - 06:47:29 GMT 1 #

  3. Gustatu zait "ekingo diogu" hori. Bai horixe! eta gustatu zait 16.a.

    miren | 2009-06-26 - 15:28:20 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!