Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

18/06/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (15)

martinez @ 18:17

fin. amaiera, bukaera, azken(a), akabantza. Al f.: azkenik, azkenekoz, azkenean. Por f.: halako batean, neke batean. Por f. se ha hecho de día: Nekez, baina, argitu du. Al f. y al cabo: azken batean, azken buruan. ¡Por f.!: noizbait zorionez, aidanez. Sin f.: akabantza gabea. F. de semana: asteburua (hitz berria, hogei urte baino gutxiagokoa), astearen azkena (klasikoa). Dar f. a algo: zerbaiti buru eman, azkena eman.

fundar. zutik ezarri. Gure ordena ezarri zuten zutik Frantziako lurrean.

no. no digo que no: ez dut ezetzik esaten. A que no adivinas: ezetz asmatu. ¡No te fastidia que se me ha parado el coche!: Kotxea ibili ezinik geratu ez zait, ba! ¿No te fastidia que va y me dice a mí -¡a mí!- que ...?: Nori eta niri -niri!- esan ez zidan ba aurpegira...? No más que: no se oía más que llanto: ez zen entzuten negarrik eta negarrik baizik.

tarde. 1) Izena. Muy entrada la t.: arratsalde apalean. Ya había caído la t. cuando llegaron: arratsalde apala (ilunabarra, iluntzea) zen heldu zireneko. Adberbioa. Se nos hará t. para ir a casa: belutuko zaigu/dakiguke etxerako. Se nos ha hecho t. por el camino: belutu zaigu bidean. Como muy t., a más tardar: berante, berantenaz, berantenez; luzeena ere hamaiketan. Muy t., muy de noche: gau beranduan. Diez minutos más t.: hamar minutu(z) geroago, handik hamar minutu(ta)ra. Cuatro años más t.: lau urteren burura. T. o temprano: lehenago edo geroago (ez *beranduago), egun edo bihar, egun ez bada bihar, bihar ez bada etzi, biharamunean edo biharamunagoan. Destenorea: destenorea zela ohartu zenean (Laphitz). Luego, más t.: geroztik, hurren.

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Bizitzako plazer txikietako bat da berba eta esamolde itzulgaitz hauek irakurtzea.

    burutazioak | 2009-06-19 - 09:23:59 GMT 1 #

  2. Eta niretzat ere plazer itzela da ikustea baten batentzat ere atsegingarria dela nik atsegin handiz egiten dudan hau.
    Agian konturatu zara 14. atala jan egin dudala eta salto egin dudala 13.etik 15.era. Lasai, hurrengoa 14.a izango da eta listo. Ondo segi!

    martinez | 2009-06-20 - 11:47:16 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!