Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (12)
corazón. de todo c.: bihotz guztitik, bihotz-bihotzez, arima guztirik, arima-arimatik. Latirle a uno mucho el c.: bihotza taupada beroan eduki, bihotz pil-pil, bihotza pil-pilean eduki. Ser de buen c.: bihozpera (B), bihotz oneko, bihotz leuneko. Tenía un c. de oro: urrezko bihotz baten jabe zen. Salirse el c. del pecho: taupadaren taupadaz bihotza irten beharrean. Dolor de c., pena en el alma: bihotzeko ardura. Con el c. en un puño: bihotza ukabilean sartuta. El c. / el estómago le dio un vuelco: tunpateko ederra eman zion barruak, farrasta egin zion bihotzak. En / desde el fondo de mi c.: bihotzaren zolan / zolatik.
empeorar. okerrera egin, zakarrera egin, beherago egin. Egoera geroz larritzenago zihoan. Eguraldia belztu eta gaiztu zen. hartar. se hartó de: unatu zen –tzeaz. Me he hartado/aburrido de este mundo: mundu honek gogait eragin dit. Me he hartado de comer: oka eginda nago.
vez. de v. en cuando: aldian behin, noizean behin, noizbehinka, noiz edo noiz, noiz edo behin, noiz baino noiz, noizik edo behin, lantzean behin, noizik behin, lantzean behinka, inoiz inoizka, noizetik noiz, denboratik denborara. En v. de volver: itzuli ordez, beharrean, barik, ordainez. Cada v. más: gero eta ...ago, geroago eta ...ago, beti eta ...ago, aldian baino aldian ...ago. Necesita [una largura de] dos veces su brazo: bere besoaren bi halako behar du / mil veces más grande que U.: U. halako mila aldiz handiago; mil v. más fuerte: miletan bortitzago; es dos veces más grande que él: bi halako da gorputzez. Tengo que decir una y otra v.: esan behar dut ostera eta ostera. Otra v., dos veces: berriz eta berritan. Una, dos y mil veces: behin, bietan eta anitzetan ere. En la anterior ocasión, la otra v.: aurregunean.

Zabaldu
del.icio.us