Eroriaren logika
Susa literatura argitaletxeak Juanra Madariagaren ERORIAREN LOGIKA poema liburu berria aurkeztu behar du:
ekainaren 11n (osteguna)
goizeko 11:30ean
Bilboko Elkar aretoan
(Poza kalea, 14)
ERORIAREN LOGIKA Juanra Madariagaren zortzigarren poema liburua duzu.
Erortzea tragedia bihurtzen da, gero berriz zutitzeko modurik batere ez denean. Ez da zorigaitza, ordea, ERORIAREN LOGIKA poema liburuaren gaia. Bizitzan izan ohi ditugun jausialdi eta altxa uneez dihardu Juanra Madariagak, une horietako bulkadak eta indarrak deskribatzen dizkigu.
JUANRA MADARIAGA Bilbon jaio zen 1962an.
http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00087.htm

Zabaldu
del.icio.us