Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (10)
ángel. á. de la guarda, custodio: aingeru begiralea. apropiado. egoki, apropos, erazko. Muy a. para: Hona hemen bi istorio guztiz gaiak adierazteko ... bastante. nahiko(a). Euskaltzaindia: ur nahikoa, nahiko ura, nahiko(a) ur;*ur nahiko / nahikoa eta aski / nahikoa, aski, asko (arkaikoa) dexente, xamar. "Samar" ez da zenbatzailea, adjetiboaren eskuinean egon behar du: Lan zail samarra eman didate. "Nahikoa" eta "aski" baliokideak dira; izenondoaren ezkerretara doaz: Nahikoa neska polita da hori. Aski aberatsak dira horiek. Salbuespenak: segur aski, segur asko. "Nahikoa" eta "samar", esanahiaren aldetik, ez dira baliokideak: "nahikoa" positiboagoa da "samar" baino: "Nobela on samarra da" (`Ona da') <-> "Nobela nahiko ona da" (`Aurrekoa baino hobea'). B. más... : askoz, anitzez, biziki, aise, dexente ...ago. B. paradójicamente: paradoxazko samarrean. Ya he oído b.: badut entzunik aski, badut aski entzunik. Ya sé b.: aski jakinik badut. No tenía b., suficiente fuerza para: ez zuen indarrik aski –tzeko. desistir. para que Inazio desistiera de: Inazio lan horretatik gibelatzeko. No se había rendido, no había tirado la toalla, no había desistido: ez zuen oraino etsia hartua.

Zabaldu
del.icio.us
Mila esker BASTANTE!!! Oso argigarria azalpena, bai horixe!!
miren | 2009-06-01 - 18:53:27 GMT 1 #
Ez horregatik. Pozten nau zuretzat baliagarria izateak.
martinez | 2009-06-02 - 07:04:54 GMT 1 #