Ramon Etxezarreta
Elkarrizketa egin diote www.erabili.com web gunean Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde berriari. Esandakoetatik hauexek nabarmendu nahiko nituzke.
Gobernu berriaren ardatz nagusia, hizkuntza politika dagokionez, euskara aukera politiko guztiek konpartitutako kontua izatea izan daiteke.
Ez dirudi helburu ezina. Hala gertatzen da Catalunyan eta Galizian. Gurean zergatik ez da horrela?
Erdal munduek euskal munduei eta euskal munduek erdal munduei begirune osoa izan eta beldurrak galtzea.
Gustatu egin zait "euskal munduak" pluraleko esapide hori. Ez dut onartzen, bestetik, bi mundu horiek bereizita egotea, ez eta bi mundu izatea ere, nire irudirako mundu bakarra baita, bi hizkuntza edo gehiagokoa. Dena dela, beldurrak galtzea beti da onuragarria.
Ez gatoz, ez, ezer birrintzera, ez puskatzera.
Diru kopuru berdina era desberdin askotara erabil daiteke. Axolago zaigu "nola", "zenbat" baino.
Erdaldunak egin behar ditugu euskararen adiskide. Euskararen lurrak zabalak direla ulertzen lagundu behar dugu.
Hala izan bedi!

Zabaldu
del.icio.us
Esandako danak egiten lan ederra dauka!!
burutazioak | 2009-05-25 - 09:21:24 GMT 1 #
Eta esan gabe ere, isilduz gero ere, edonola ere dauka lan. Eta edonork ere edukiko luke haren postuan egonda. Ondo ibili!
martinez | 2009-05-26 - 07:16:30 GMT 1 #