Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

21/05/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esapide itzulgaitz (8)

martinez @ 07:27

atravesar. de lado a lado: batetik bestera, alderik alde zulatu. Se cruzó, se atravesó en su camino: bidean trebes zuen.

decidir. -tzeko asmoa egin, hartu, xedea hartu, urratsa hartu (Laphitz). D. resueltamente: zirt edo zart egin, di-da egin. Estar decidido a: deliberaturik egon -t(z)era. Estar firmemente decidido a: zertan bihotza josita eduki. No me puedo d.: ezmezean nago. Decidió no volver a pisar aquella escuela: egin zuen bere baitan ez zuela gehiago zangorik ezarriko eskola hartan (Joannateguy). Decidió que: bere buruarekin egin zuen ...–la.

dejar. d. de, parar de: -ari utzi, -etik gelditu. D. a un lado: alde / albo batera utzi, saihestu. No me dejes caer en ese mal: begira zorigaitz honetan gehiago erortzetik.

endemoniado. estar e., poseso: demoninotan egon, ibili; etsaiez hartua; izpiritu gaiztoak sartu ziren haren baitan

soñar. s. con: diruz, zutaz amets egin. Ni siquiera soñaba con hacerse cura: apeztu behar zelako ametsik gabe.

visita. ir de v.: bisitaz joan. Hacer una breve v.: sartu-ateratxo bat, sar-atera bat egin, sartu-irten bat egin, sar-jalgi bat egin, oles bat egin, kiku bat egin, kikadatxu bat egin, honantzalditxo motz bat egin  (NON, elizan).

Erantzunak

Erantzunak(6) »

  1. bihotza josita eduki

    Zer esamolde polita!! Baina nola litzateke? Bihotza josita daukat blog hau irakurtzen, adibidez??
    ondo segi

    Miren (eta bere burutazioak)

    miren | 2009-05-21 - 09:31:55 GMT 1 #

  2. Aupa, Miren. Agian determinazio, indar handiagoa beharko luke esaldi horrek. Esaterako: bihotza josita daukat egunean egunean irakurri behar dudala blog hori. Edo horrelako zerbait. Klasikoek horrelako perlak eskaintzen dituzte. Eskerrik asko zuri eta zure burutazioei.

    martinez | 2009-05-22 - 06:54:52 GMT 1 #

  3. Proposamen bat: nola esaten dute klasikoek "solo". Adibidez, "vengo solo los martes" edo "pago solo la mitad"...
    Esker mila aurrez.

    burutazioak | 2009-05-22 - 10:47:01 GMT 1 #

  4. Hauxe dut apunteetan:
    sólo. s. habló en inglés: ingelesez ez bestez mintzo zen / no s. sino también: ez bakarrik …, ezpada … / s. la unidad salvaría al euskera: euskara batasunak ez bestek salbatuko zuen

    martinez | 2009-05-22 - 11:35:33 GMT 1 #

  5. Mila, mila, mila esker

    miren | 2009-05-22 - 12:48:52 GMT 1 #

  6. Ez horregatik, neska.

    martinez | 2009-05-23 - 18:26:55 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!