Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

18/05/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (7)

martinez @ 11:50

lleno. l. de alegría y contento: atsegin-kontentuz gainezturik. L. de maldad: maltzurkeriaz gainezka. L. de gente: jendez lepo eginda. Tenía un barco l. de género: ontzikada jenero zeukan. L. de libros: liburuz makuru. Errefraua: buru txikiak laster gainez. L. hasta los topes: mukurru betea. L. hasta arriba: olioz betea gain-gaineraino.

madre. m. superiora: ahizpa goren, mojaburu. M. de familia: ama familiakoa.

reunir. reunió a todos los frailes: bilarazi zituen elkarretara fraide guztiak.

rezar. r. fervientemente: otoitz beroa egin. R. por: -rentzat otoitzean, -rentzat otoitz egin.

sino. baizik, ezpada (Hiztegi Batua): “Ez zuen ikusi lehengo lekuan, ezpada handik zerbait metrotara”. No sólo, sino también: ez bakarrik ogia, baina oraino osasuna. No sólo una ni dos, sino muchas veces: ez behin edo bietan, baina askotan.

temprano. muy t.: goizean goiz, goizean goizik. Tarde o t.: egun ez bada bihar, bihar ez bada etzi

triste. itun (gizakiak ez: arratsalde itun, egoera itun). Ponerse t., entristecerse: larritu. Me puse t.: larri nintzen. Pensamiento t., lúgubre: gogoeta beltz.

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Ze aukera politak eskaintzen dituzu! triste gustatu zait gehien, itun. Horrek larritu ez, poztu egin nau.

    burutazioak | 2009-05-19 - 10:16:24 GMT 1 #

  2. Pozten naiz ni ere bai, Burutazioak, zuri gustatu izanaz. Adierazpide gehienak klasikoetatik atera ditut: Joannateguy, Arrue... Literaturaren aldetik ez dira interes handikoak, baina prosa, hizkuntza, hizkera, estilistikaren aldetik, onenak dira dudarik gabe.

    martinez | 2009-05-20 - 06:46:44 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!