Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

13/05/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (6)

martinez @ 11:45




después. un día d. de acabar la reunión: bilera bukatutako biharamunean, bukatu eta biharamunean; una semana d. de aquello: horren ondotik aste baten buruko; una hora d. de ponerse el sol: eguzkia sartuta ordubetera / tres años d.: handik hirugarren urtean / cuatro años después: lau urteren burura / cuatro años d. de llegar: etorri ondorengo laugarren urtean / mucho d.: aldi luze bat geroago / mucho d. de que oscureciera: ilundu eta oso gerora / no mucho d.: handik ez askora; d. de aquel fusilamiento: fusilamendu hartaz geroz; poco d.: apur baten buruan, handik puska batera, handik laster, handik gutxira, handik lasterrera, handik berehala, luze gabe, anitz denbora gabe, hainbat denbora gabe; poco d. de: gerra bukatu eta handik gutxira, handik lasterrera; murió poco d. de nacer: jaio eta laster hil zen; pocos días d. de enterrarla: lur eman eta oso egun gutxitara; poco d. de la visión: ikuskeratik laster; un momento d.: handik une batera; d. de un largo silencio: isilaldi luze baten ondoren/ondorenean; inmediatamente d. de: kargaketa haren segida-segidan, hil-eta, hil eta berehala; unas horas d. de: egunak argitu eta ordu batzutara; cinco o seis horas d.: handik bospasei ordutara / unos días d.: egun batzuen buruan, zenbait egunen buruan, herritik etorri ostean, egun batzukarrenean / una semana d.: astebete garrenean / doce minutos después: hamabi minutu geroago, handik hamabi minutura, hamabi minuturen buruan, hamabi minuturen ondoan, hamabi minutu garrenean.

desternillarse. troncharse de risa: barre-algaraz zutik egon ezinik
diferente. No lo he encontrado d.: ez diot alde handirik sumatu. ¡Qué diferentes somos de los santos!: Zein garen sainduak ez bezalakoak! (Joannateguy).

oponer. oponerse a una orden: manuaren kontra egin, manuari jazarri.


 

propagar.  propagarse una noticia: horren berria usu (arin, bizkor) banatu zen hiri guztian. Se propagó mucho la mentira: gezurrak bide handia egin zuen.






 

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Oraintxe izan dut zure txoko honen berri eta DIFERENTE hitza ikusi dudanean... itzulgaitza dela esatea agian gehitxo da, baina itzultzeko askotan nazkagarria dela esango nuke. Kasu bakoitzean "diferente" itzuli beharrekoa. Inoiz "indiferente" uzten ez zaituena.

    burutazioak | 2009-05-14 - 09:23:10 GMT 1 #

  2. Bai, askoz gehiago esan beharko genuke "diferente" euskaratzeko modu diferenteei buruz, baina nire hiztegi kaxkar xume honek ez du den-denaren berri emateko asmorik, iradokizun batzuk emateko baizik. Iradokizun guztiak dira ongi etorriak, jakina.

    martinez | 2009-05-15 - 06:51:50 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!