Bi urte

Datorren igandean, maiatzak 3, bi urte beteko ditu Martinezena blog honek. 2007ko maiatzaren 3tik hona, Statcounterrek dioenez, lau mila eta piko bisitarik sei mila eta piko aldiz ikusi dituzte argitaratu ditudan berrehun bat sarreratxoak.
Ez dira kopuru makalak, batez ere kontuan hartuta hasikeratik bertatik erabaki nuela Martinezenari ez niokeela inolako zabalkunderik emango, baten bat hona etorriz gero txiripaz edo Googlek bidalita etorriko zela, neure erabilera eta gobernurako soilik izango zela. [Horrek ez du esan nahi, jakina, bisitariak eta komentarioak ongi etorriak ez direnik. Mesedez! Oso oso ongi, primeran hartzen ditut denak, gera dadila garbi.] Esperimentu moduan planteatu nuen (blog autista gisara, edo) eta atsegingarria gertatu zait.
Horregatik espero dut luzaro bizi dadila. Amen.

Zabaldu
del.icio.us
Isilpean mantentzeko ez dago gaizki ;-)
Sekretutxo bat: nire bloga (nire-nirea den lehendabizikoa esan nahi dut) hamabi egun beranduago plazaratu nuen. "Kintoak" ditugu, beraz :-D
Sarean (eta aurrez aurre) elkartzen segituko dugulakoan, ez adiorik!
IƱaki Murua | 2009-04-30 - 08:53:24 GMT 1 #
"Meneatzen" ez den blog bat, blog autista bat, ba al da benetako bloga? Horra hor galdera.
Nire ustez, komentariorik hartzen ez duten blogak ez dira benetako blogak, publikazino arrunt feed-backik gabeak baizik.
Eta nire blog hau, zer da?
martinez | 2009-04-30 - 10:05:07 GMT 1 #
Zorionak ....... eta argi dago bakoitzaren bloga da bakoitzak nahi duena ........ ondo ibili eta segi sarean ...
txerra | 2009-04-30 - 12:33:00 GMT 1 #
Eskerrik asko, Txerra. Berdin zuretzat: ondo segi aurrera!
martinez | 2009-05-07 - 08:41:05 GMT 1 #