Euskaratik alemanera (7)
Ikus aurreko atala.
Menpeko esaldien arteko korrespondentziak. Aurreko atalean bertan ikusi genuen nola itzultzaileak -larik esaldi oso garbi bat denborazko esaldi moduan (als) interpretatu eta halaxe itzuli zuela. Geroago -ta/-rik esaldi bat ere denborazko bilakatu du alemanez, baina oraingo honetan während lokailua erabiliz:
Segi lotan, esan zidan amak, nire burua bere altxora ekarririk -> Schlaf weiter, sagte Mama, während sie meinen Kopf in ihren Schoss legte.
Aditz denborak. Laugarren atalean ikusi genuen, gaztelaniarekiko korrespondentzian gertazen den bezala, hainbatetan euskarazko geroaldia Präsens bilakatu behar dugula alemanez. Hemen badugu beste adibide bat. Kasu honetan alemanez gertatzen da gaztelaniaz ere ohikoa den neutralizazioa: orainaldia erabiltzen da gero gertatuko den zerbait adierazteko. Euskaraz joera handiagoa dago geroaldia erabiltzeko horrelakoetan.
Nik abisatuko haut -> Ich sage dir Bescheid.

Zabaldu
del.icio.us