EiTB-k sortzen duen testu-masa Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko du
| Oso berri ona sasoi berriari ekiteko. | |
|
Iturria: www.erabili.org Euskaltzaindiak eta Euskal Irrati Telebistak (EiTB) hitzarmena sinatu zuten atzo (2009-4-21), Akademiaren egoitzan. Hitzarmen horren bitartez, EiTB-k ekoitzi dituen hainbat testu Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan. Hitzarmena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Julian Beloki EiTB taldeko irratietako zuzendari-koordinatzaileak sinatu dute. Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoak, ikerketarako testu-corpus etiketatu eta linguistikoki antolatu bat prestatzea du helburu. Euskaltzaindiak prosa arruntezko corpusa prestatu nahi du, bai lexikoaren erabileraren azterketak egiteko, bai eta lexikoari dagozkion arauak eta gomendioak dokumentatzeko ere. Corpus hori osatzeko hainbat hornitzaile aurreikusi dira, hedabideak bereziki, eta hauen artean, besteak beste, interes orokorreko komunikabideak. EiTBri dagokionez, 2000. urteaz geroztik sortutako testu-masatik, eduki hauek jarriko ditu Euskaltzaindiaren eskuetan:
Lexikoaren Behatokia egitasmoa UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa taldearekin garatuko du Akademiak. Emaitzak denon baliagarri izango dira, dudarik ez. |
|

Zabaldu
del.icio.us
Interesgarria da berria; pozgarria ere esango nuke.
Eta espero dezagun noizbait hizkuntza eztabaida politikoen gainetik gera dadila.
Iñaki Murua | 2009-04-24 - 17:08:49 GMT 1 #
Nik ere hala espero dut, Iñaki.
Niretzat oso pozgarria da berria, hizkuntzalaritza barruan nire alor kuttunetako bat komunikabideetako hizkuntza (edo hizkera esan behar?) delako. Uste dut gaur egun komunikabideek egiten dutela hizkuntza edo behintzat neurri handi batean eragiten diotela hizkuntzaren bilakaerari. Niretzat benetan pasionagarria, beraz.
martinez | 2009-04-26 - 10:21:03 GMT 1 #