Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

18/03/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz (3)

martinez @ 12:42

Ikus aurreko atala.

hora. a altas h. de la madrugada: goizaldeko ordu txikietan, gauak orduak emanda, gautzarreko ordutzarretan / tener las h. contadas: -ren bizia neurtuta egon, luzaroko ez izan, ordua doanean doakigu bizia / ya es h. de comer: heldu gara jateko ordura / en buena h. te has cambiado de ropa: zure zorionean aldatu dituzu soinekoak / en mala h. me acerqué a: ordu gaitzean hurbildu nintzaion / pronto llegará la h. en que: etorriko da ordua eta laster, zeinetan... / más o menos a esa misma h.: ordu inguru hartan / ¿No puedes venir a otras horas?: Ezin al haiz garai hobean etorri? / ¿Qué haces aquí a estas h.? Zer diozu garai honetan? / ¡A buenas horas!: Garai onean zabiltzate! / le llegó su h. (de la muerte): egunak eta orduak jo zuten harentzat / H. punta: puntako ordu, puntako ordutegia ordu gori. H. valle: ordutegi arrunt, behe ordutegi.

ojalá. o. que...: oxala ba... [aurreneko baldintza]; o. no salga nunca de allí: arren jalgiko ez al da datzan tokitik; o. que venga: baldinbaitere, etorriko al da! // agian: Zenbat lagun etorriko dira? Agian anitz! ¡Ojalá muchos! (Laphitz) // O. hubiera podido despedirme: baldinbere / baldinbaitere, agurtu ahal izan banu. Hobe / Oxala agurtu ahal izan banu. Nahiago nuke agur esan banio (≈ me habría gustado (poder) despedirme: potentzialtasuna ez da benetakoa, erretorikoa baizik). Nahiago nuke agurtu ahal izan banu. Nahiago nuke agur esateko aukera izan banu. Pena dut agur esateko aukera ez izana.

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Ojala horrekin abesti baten adibidea: "nahiago nuke zure ametsak nitaz izango balira" (Oskorrik kantatzen zuen)

    Bestetik, neuk "ahal"-ekin eraikitzen nuen: etorriko ahal da!= ojalá venga (ez "al"). Esaldi horiei, desideratiboak deitzen genien.

    Iñaki Murua | 2009-03-23 - 23:13:21 GMT 1 #

  2. Bai, zuk dinozun moduan da, Iñaki. Baliteke ortografia kontu hutsa izatea, baina aipu klasikoa denez gero (norena ez dut apuntatu, pena!), ez naiz ausartu eskurik sartzen.

    martinez | 2009-03-24 - 08:00:08 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!