Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

13/03/2009 GMT 1

Mintzakide programa Bilbon

martinez @ 09:15

Iturria: Qué! Nervión

Bilboko Udalaren Euskara Sailak eta Ulibarri euskaltegiak jarri dute abian, euskararen erabilera areagotzeko.

Batetik, euskara ohiko hizkuntza eduki eta erabilera esparru gehiagotara zabaldu nahi dutenek, eta bestetik, euskara maila eta jarioa hobetu nahi dutenek bikoteak osatuko dituzte, binaka euskaraz aritzeko. Ordubetez elkartuko dira noizbehinka hamar astetan.

Bikoteak osatzerakoan, kideen lan- edo ikas-ordutegia, zaletasunak eta helburuak hartuko dira kontuan.

Albiste horrekin batera, hainbat datu plazaratu dute Bilboko euskaldunei buruz. Horren arabera, 15-24 urte bitarteko bilbotarren % 55 dira elebidun. Eta euskaldun hartzaileak, berriz, % 82 dira adin tarte horretan.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!