Euskaratik alemanera (4)
Ikus aurreko atala.
Narrazioaren denborak. Lehen atalean esandakoa osatu nahian, hona hemen denboren korrespondentzia:
Narrazioaren denbora. Euskaraz, tradiziozkoa, orainaldi bukatua da narrazioaren, kontakizunaren denbora. Alemanez, tradiziozkoa ere bai, Präteritum izenekoa, nahiz eta lehenengo esaldian, irakurlearengandik hurbilago ekarri nahian edo, Perfekt (orainaldi bukatua) erabili.
Iraganeko erreferentziak. Horrelakoak egiteko denbora euskaraz lehenaldi bukatua da. Alemanez, Plusquamperfekt.
etorri ginen hona -> waren wir hierher gekommen
Geroaldia. Gaztelaniarekiko korrespondentzian gertazen den bezala, hainbatetan euskarazko geroaldia Präsens bilakatu behar dugu alemanez:
ez dun gizon makurrik izanen -> gibt es keine bösen Männer
Zehaztasun handiagoa. Bigarren atalean, ñabardura semantikoak aipatzean, aurreratu genuen bezala, lexikoan eta adierazpideetan oro har, zehatzago jokatu ohi du itzultzaileak. Oraingo honetan, kasu, euskaraz "itsasoa" baino ez denak "Ozean", hau da, askoz zehatzagoa, izan behar du alemanez.

Zabaldu
del.icio.us