Euskaratik alemanera (2)
Ikus aurreko atala.
Dativoa. Aurren-aurreneko esaldian dugun datiboak deklinazio-marka ageria darama euskaraz (amari) eta markarik bat ere ez, berriz, alemanez (Mama); artikuluren bat eramanez gero, possesives Artikel, kasu, Artikel horrek agertuko luke deklinazio atzizkia: meiner Mama.
Posesiboak. Alemanez, frantsesez, ingelesez askoz maizago erabiltzen dira posesiboak gaztelaniaz baino; euskaraz, are gutxiago, gaztelaniaz baino. Horren azalpena izan daiteke euskal aditzak informazio nahikoa ematen duela ekintzan parte hartzen duten pertsonei buruz eta, horren ondorioz, ez dela beharrezkoa gehiago zehaztea. Hemen, teoriaren kontra egin gabe, posesiborik ez dago euskaraz eta bai, ordea, alemanez:
Begietan (...) distira nabaritu diot -> In ihren Augen bemerkte ich ein Schimmern.
Ñabardura semantikoak. Narratzaileak euskaraz esaten digu behin amari distira ikusi ziola begietan, beste barik: "begietan distira ikusi nion". Itzultzaileak, berriz, nolabait zehaztu, nabarmendu du esaldiaren esangura eta hitzez hitz esaten digu distira deigarri egin zitzaiola. Aldaketa semantiko ttipia da, baina agian aztarna emango digula nola transbasatu behar diren hainbat ekintza hizkuntza batetik bestera; agian esango digu alemanez zehatzago, zorrotzago jokatu behar dugula oro har.
Distira (...) ikusi nion berbera -> Das gleiche, das mir an ihr aufgefallen war.

Zabaldu
del.icio.us