Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

23/02/2009 GMT 1

Erabilera-planak herri administrazioetan. Nire apunteak (VII)

martinez @ 07:58

Irakurri nire apunteen lehen, bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren atalak.

Hernaniko Udala: Jokaleku berri baten bila  - Malores Etxeberria,  Hernaniko Udaleko euskara-teknikaria

Lehenengo eta behin, Hernaniko egoera soziolinguistikoa agertu beharrean nagoela, esango dut Hernaniko biztanleen % 60 dela elebidun, % 20 elebidun pasibo eta % 20 erdaldun elebakar.

Hala eta guztiz, Udalak erabaki du euskara hutsezkoak izango direla:

  • Kultur etxeko hainbat ikastaro. Euskarazko ikastaroak antolatzerakoan, mezu garbia helarazten diegu herritarrei. Batetik, euskara oso ondo ez dakitenei, nahikoa dela ulertzea ikastaroan parte hartzeko eta oso ondo etorriko zaiela euskara ikasteko eta euskaltegitik kanpo praktikatu ahal izateko. Bestetik, euskaldunei, haien laguntza behar dugula besteei laguntzeko.
  • Udal barruko espedienteak.
  • Beste administrazio batzuekiko harremana.
  • Zerbitzu-jasole euskaldunen erroldan agertzen direnekiko harremana. Errolda hori osatu ahal izateko, komunikazio bana bidali genien erabiltzaileei: "Nahi al duzu Udalarekiko harremana euskara hutsez eduki?"

Euskararen erabilera Herrizaingo Sailean - Iñaki Gurtubai, Herrizaingo Saileko Zerbitzu-zuzendaria

Herrizaingo Saileko langileetatik 8.000 bat dira ertzain eta 800 bat, berriz, funtzionario arrunt.

Funtzionarioak:

  • Guztiei eskaini zaie ikastaroa, 3. eta 4. HE ateratzeko, nahiz eta lanpostuak HErik ez izan. 3. HEko ikastaroa administrariei eskaini zaie eta 4. HEkoa, berriz, teknikariei.
  • Irizpideak finkatu ditugu ahozko eta idatzizko komunikazioa gauzatzeari buruz.
  • Itzulpen-irizpideak ere finkatu ditugu. Horien arabera, lehentasunezko komunikazioak ez dira itzuliko, baldin eta langilea gai bada euskaraz egiteko. Txosten juridikoak duela gutxi hasi gara euskara hutsez egiten eta bidaltzen beste administrazioetara. Momentuz ez dugu horregatiko arazorik eduki.
  • Kartelak euskara hutsean idazten ditugu, edukiak gaztelaniaren antza duenean. Esaterako, "tabakoa", "farmazia".
  • Sarepoint euskarazko topaleku birtuala sortu dugu euskaldunentzat.

Ertzaintza:

  • Ertzain gehienak Ezkerraldekoak dira eta erdaldun hutsak.
  • Ertzaintzaren berezitasun bat da ez dagoela langileak barne-lanpostu batera mugitzerik. Eta bi zailtasun larri: batetik, ertzainak ezin direla ordezkatu: ez dago ertzain interinorik; bestetik, bizkartzain modura aritu beharra izan dute askok eta horrek euskalduntzeko plana guztiz geldiarazi du.
  • Azkeneko deialdietan lanpostu batzuk erreserbatu dira euskaldunentzat (emakumeentzat erreserbatzen diren bezala), eta ez dira bete: gero eta euskaldun gutxiago sartzen da Ertzaintzan.
  • Orain euskaldun edo zerbitzua euskaraz emateko gai da ertzainen % 40.
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!