Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

20/02/2009 GMT 1

Elebiden % 25 igo dira intzidentziak 2008an

martinez @ 09:32

Iturria: www.erabili.com

310 izan ziren iaz, eta 2007an, aldiz, 248. Jasotako kexa guztien artean, % 87 esparru publikoan gertatu zen. Halaber, kexen % 77 konpondu egin dira.

Elebide Hizkuntza Eskubideak bermatzeko zerbitzuan jasotako intzidentziak 2008an % 25 igo ziren 2007rekiko. Jasotako kexa guztien artean % 87 esparru publikoan gertatu zen. Hizkuntz urraketekin lotutako kexak (% 97 euskaraz ez egiteagatik), EAEren administrazio publikoan % 66tik 2007an % 45ra jaitsi ziren 2008an. Halaber, kexen % 77 konpondu egin dira eta % 14 konponbidean daude. Konponezinik ez al dago? Bitxia da, gero.

Hala ondorioztatzen da atzo (2009-2-19) Donostian aurkezturiko Elebideren 2008ko jarduera-txostenean. Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Joseba Lozano, Herri Administrazioetan Euskara Normalizatzeko zuzendariak, aurkeztu zuten txostena prentsaurrean.

Kexak nagusi

Elebidera bideratutako kexa edota iradokizun gehienak onartuak izan ziren; bost besterik ez ziren atzera bota zerbitzuan. 2008an erregistratu ziren intzidentzien artean kexak izan ziren nagusi (% 89), kontsulta edota iradokizunen aurretik. Aurkeztutako kexen artean, berriz, sektore publiko edo herri-administrazioaren zerbitzuekin lotutakoak dira nagusi 2008ko txostenean. Horien artean, hurrenez hurren, EAEko Administrazio orokorra, toki administrazioak, foru administrazioak eta Estatuko Administrazio orokorra daude.

Ia kasu guztietan (% 97an) hizkuntz eskubideen urraketak euskarari eragin dio, % 3 kasutan besterik ez gaztelaniari, eta kexa kopururik handiena (% 44) idatziko harremanen ondorioz etorri dira.

Euskaraz eta Internetez

Elebidera zuzendutako intzidentzia gehien-gehienak euskaraz aurkeztu ziren iaz (310etik 290, hain zuzen). Izapideak egiterakoan, berriz, Internet izan zen hautatutako bideen artean nagusia: zerbitzuaren webgunea baliatu zuten horretarako 163 erabiltzailek, eta e-posta 105ek.

Herritarren kontsultak, kexak eta iradokizunak jasotzea du helburu Elebidek, herritarrei babesa ematea eta hizkuntz eskubideak errespetatzeko arazoak dituzten entitateei laguntza espezializatua eskaintzea, euskal gizartean hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Hona hemen, PDFan, 2008ko intzidentzien laburpena, kopurutan.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!