Erabilera-planak herri administrazioetan. Nire apunteak (VI)
Irakurri nire apunteen lehen, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren atalak.
Administrazioa euskalduntzen Bizkaiko Meatzaldearen bihotzean: Abanto-Zierbenako erabilera-plana - Sonia Rodriguez, Abanto-Zierbenako euskara-teknikaria
Abanto-Zierbena udalerrian 22,4koa da euskaldunen ehunekoa. Erabiltzaileak, berriz, % 2 dira.
Erabilera-plana (EB), aurren-aurrenekoa udalerrian historia osoan, 2008ko abenduan onartu da. 2007ko uztailean onetsi zen EBPN eta 2005ean onartu ziren euskararen ordenantzak. Udal langileen % 26,7k egiaztatu du hizkuntza eskakizunen (HE) bat.
Barne antolamenduari begira, itzulpen zerbitzua erabiltzeko jarraibideak (mugak, azken batean) ezarri ditugu, langileek, ahal duten neurrian, beren testuak egin ditzaten. Horiek horrela, 2. HEdunek hainbat testu sortu dute.
Horretaz gain, euskara erabiltzeko irizpideak eta euskara ikasteko baldintzak ere ezarri ditu EBk.
Euskararen erabilera Gipuzkoako Foru Aldundian - Josean Amundarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko normalizazio programetako atalburua Gipuzkoako Aldundiko sail bakoitzak egin du bere erabilera-plana (EB). Beste baliabideak beste direla, "Nola" zerbitzua jarri dugu abian: langileek telefonoz egin ditzakete kontsultak eta berehalako erantzuna jaso. Benetan baliagarria deritzet horrelako zerbitzuei, oso inportantea baita erantzuna, ahal den neurrian, jakina, berehalakoa izatea. Posta elektronikoa bada halaber erabilgarri horretarako. Etengabeko prestakuntza, tamalez, ez omen da sartu EBn, erdara hutsean eskaintzen baitzaie langileei. Hona hemen aproba edo esperimentu polita Aldundiko egoitza batean egindakoa: ordenagailu guztiak aldatu beharra zegola aprobetxatuz, denak euskaraz konfiguratu zituzten, langileei oharra eginda, erdarazkoa nahi izanez gero, telefonoz deitzea eta hala eskatzea bazeukatela. Inork ez zuen deirik egin. Jarrera proaktiboa da gomendagarria: eskaera areagotzeko, eskaintza areagotu behar dugu, eskaintzak eskaera sortzen eta areagotzen baitu. Soziolinguistika ikerketek garbi erakusten dute merkatuak alderantziz funtzionatzen duela hizkuntza gutxituen kasuan eta eskaintzak eskaera sortzen eta areagotzen duela. Eta oso oso inportantea da honetan guztian 2.0 ikuspuntua hartzea: Azkeneko ekarri hau benetan berria eta interesgarria da.

Zabaldu
del.icio.us