Erabilera-planak herri administrazioetan. Nire apunteak (V)
Irakurri nire apunteen lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren atalak.
Administrazioko norbanakoen hizkuntza-prestakuntza eta trebakuntza - Juan Isasi Urdangarin, IVAPeko euskarako zuzendariordea
Hona hemen, besteak beste, IVAPek zer eskaintzen dien erabilera-planei:
- Birziklatzeko ikastaroak, 2. eta 3. hizkuntza eskakizunetakoak, denboraz gaitasuna galdu duten langileei begira.
- Administrazio hizkerari buruzko on-line ikastaroak eta presentzialak ere bai, hala esukaraz nola gaztelaniaz.
- Ahozko gaitasuna hobetzeko ikastaroa.
- ELET web ataria, euskaraz lan egiteko tresnak dakartzana. Momentuz Eusko Jaurlaritzan baino ez dago erabilgarri, baina asmoa da beste erakunde batzuei ere eskaintzea.
Bizkaiko Garraio Partzuergoko erabilera-plana - Imanol Bilbao Eizagirre, Bizkaiko Garraio Partzuergoko idazkari nagusia
Itzulpenak enpresa batek egiten dizkio Partzuergoari. Itzulpenak ez ezik, ordea, euskaraz idatzitakoa zuzentzen du enpresa horrek, eta estilo-, hizkuntza- eta terminologia irizpideak finkatu ere bai.
Kontratistak eta erakundeak, idatzizko harremanean, gurekin behintzat, gaztelania hutsez aritu ohi dira beti. Horri buelta emateko, hizkuntza betebeharrak ezartzeko asmoa dugu lehiaketetan.
Barne-erabileraz aitortu behar dugu geurean euskaldunek ahoz gaztelaniaz egin ohi dutela. Motibagarriak bilatu behar ditugu egoerari buelta emateko.
Lantaldea osatuko da testuak estandarizatu eta estilo-liburua prestatzeko.
Administrazioan euskarak ezin du militantzia kontu hutsa izan behar.
Sariak, pizgarri ekonomikoak egon beharko liratekeela euskararen alde; lanpostu zerrendan nolabait baloratu beharko litzateke bi hizkuntzaz jardun ahal izatea.
Administrazioan lanean hasten diren langile guztien hizkuntza-ezagutza bermatu beharra dago; horretarako, euskarazko eta gaztelaniazko azterketak, bi, gainditu beharko lituzkete hautagaiek.
Estraineko aldiz entzun dut nik jendaurrean horrelako proposamena, eremu pribatuan behin baino gehiagotan entzunda ere. Hots, Administrazioak diru gehiegi ez galtzearren langileen euskalduntzean, ez luke langile berririk hartu beharko, hizkuntza ofizial biak dakizkitela bermatu gabe. Ni guztiz ados nago proposamen horrekin. Euskararen aldetik ez dut uste arazorik sortuko zuenik praktikara eramateak. Gaztelaniaren aldetik, berriz, Konstituzioak esaten duena esanda (espainiar guztiek gaztelania jakin behar dutela, alegia), agian Konstituzio kontrakoa izango litzateke gaztelaniaren ezagutza frogatu beharra, legez, espainiarra izanik, jakintzat ematen baita gaztelaniaz badakiela.

Zabaldu
del.icio.us