Erabilera-planak herri administrazioetan. Nire apunteak (IV)
Ikusi nire apunteen lehen, bigarren eta hirugarren atalak.
Nola ekin langileen azterketa komunikatiboari - Jose Mari Arakama, HPSko normalkuntza-teknikaria
Lehenengo eta behin jakin behar dugu langile bakoitzak euskaraz zer egiten duen edo zer egin behar duen. Hala eta guztiz, datu-bilketa hutsa baino zerbait gehiago egin behar dugu: langileekin banan banan hitz egin, alegia; lan-taldeka ere egin daitezke elkarrizketak, baina beti ere harreman zuzena bermatu behar da eta komunikazioa zaindi; estaerako, langileekin ez zaigu komeni "azterketa" berba erabiltzea, haientzako konnotazio negatiboa dakar-eta. Progresibitatea ere kontzeptu garrantzizkoa da: hartu-emanak jarraipena eduki behar du, ez behin bakarrik gauzatu.
Komeni da, halaber, helburu txikiak, xumeak, ezarri, epe laburrean betetzekoak, eta langileak ikus dezala betetzeko modukoak direla. Helburuekin batera, prestakuntza eta baliabideak zehaztu behar ditugu eta alde positiboak nabarmendu.
Jarrera negatiboak zergatik gertatzen dira?
- Lan zama handiagatik. Goi mailako karguetan ohiz gertatzen da hori. Bi irtenbide dugu honelakoetan:
- Idazki ereduak sortu eta erabili, lana erraztearei begira.
- Txosten laburrak egitea, folio bat edo bikoak gehienez, askoz errazago eta gogo handiagoz irakurtzen dira-eta.
- Erreta daudenengandik dator maiz jarrera negatiboa. Zer egin? Bada, erakutsi geure eskaintza munduko onena dela, hoberik ez dagoela, komeni zaiela onartzea.
- Hobekuntzarik ikusten ez dutenek ere ohi daukate jarrera negatiboa. Horiei erakutsi behar diegu gaztelaniazko lana ere hobetuko dutela euskara erabilita.
Beti ere alderdi psikologikoak oso kontuan hartu behar ditugu.

Zabaldu
del.icio.us