Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

09/02/2009 GMT 1

Erabilera-planak herri administrazioetan. Nire apunteak (III)

martinez @ 10:33

Ikusi nire apunteen lehen eta bigarren atalak.

Legebiltzarreko erabilera-plana - Iñaki Friera, Legebiltzarreko normalkuntza-teknikari ohia

Nahiz eta gute planaren xedea legebiltzarreko langielak izan, interesgarri deritzot politikarien erabilerari buruzko hainbat datu eskaintzea. Hona hemen: bilkuretan % 20koa da euskararen erabilera; batzordeetan, % 25ekoa.

Harreman informaletan langieek euskara erabil zezaten, kartelen kanpaina antolatu zuten.

Hortxe ikusten dut normalkuntzaren gune gogorra: langileen ohiturak aldatzea eta ez bakarrik lan funtzioetan, baizik eta oso eremu pribatu batean: lan harreman informaletan, alegia. Gune itxi horretara sartzeko, kartelen kanpaina besterik ez zaigu momentuz bururatu.

Legebiltzarrak 26 urte beteta hasi gara aktak euskaraz idazten. Oraina rte gaztelaniaz idatzi eta itzuli egiten ziren.

Euskara nola saldu udaletik - Iñigo Fernandez, Publis publizitate-agentziako Bezeroarentzako Zerbitzuen zuzendaria

Inork ez du hondoratzear dagoen itsasontzi batera sartu nahi. Esuakara "saldu" nahi badugu, optimismoa beharko dugu, transmititzeako, saltzaileak ikus dezan leku alai batera doala. Eta maitasuna. Den-dena maitasunez saldu behar da, maitasuna munduko kutsagarririk handiena baita. Ahalegindu behar gara euskara atsegina izan dadin, zoriontsu izanez eta jokatuz gero, atsegina eta zoriona kutsatuko dugu-eta.

Zer egin, bada, gure plana, gure mezua saldu nahi dugunean? Bada geure alde onena erakutsu; umore onez jokatu; esan beharrekoak aldez aurretik pentsatu; aurrekoari, solaskideari, entzun; geure irudia zaindu; malgutasunez jokatu.

Hiru hazi landatu behar dugu:

  1. Xede-taldea, target delakoa, ondo zehaztu, ondo ezagutu. Ez dezagun, dena den, denbora larregi galdu antipatikoak seduzitu bahian. Hainbatetan ez du mereziko.
  2. Erakutsi behar diegu etekina, irabazia, onura edukiko dutela, gure produktua erosita. Zer eskaini behar diegu, bada? Bada, euskaraz bertaratuago sentituko direla; kultura aberastuko dutela; seme-alabekiko komunikazioa erraztuko dutela; mundu globalizatuan berezi sentitutko direla; titulua edota lanpostua lortuko dutela; eta irudia hobetuko dutela.
  3. Sinisgarritasun-euskarriak agertu beharko ditugu. Hots, eskaintzen dugun etekin hori motibagarria izan behar dam euskarria eduki behar du, jendeak benetan sinis dezan publizitatez agindu dioguna. Estaerako, alkateari esan diezaiokegu aitzindaria izango dela gure proiektua martxan jarriz gero.

Euskara bera baino zerbait gehiago saldu behar dugu: musika, zinema, telebista, literatura... Produktu euskaldunak, azken batean.

Beste proposamen bat: ahalegin erantsia (+ euskara) egiten duenari balio erantsia eskaini beharko genioke.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!