Tartetxo bat publizitaterako
Telebistan bezala, tartetxoa egingo diot neure apunteen sailari zertarako eta autopublizitaterako, Txerrak, Garaigoikoa blog gomendagarriaren jaun eta jabeak, Dardo saria eman didalako.
Nik bihotzez eskertzen diot eta, sariaren arauak bete nahian, hona kopiatzen diot Txerrari sariak zer esan eta zer saritu nahi duen.
Dardo sariarekin blogariak transmititzen dituen balore kultural, etiko, literario, pertsonalak-eta saritzen dira. Sormenaren erakusgarri dira balore hauek, haren letretan eta hitzetan dabilen pentsamendu biziaren fruitu. Sariok blogarien arteko adiskidetasuna sustatzeko asmoarekin sortu ziren, adiskidetasun horiĀ eta webari balioa eransten dion lana aitortzearren.
Oso polita. Eskerrik asko berriro.

Zabaldu
del.icio.us
Baina dardoak zuk ere bota egin behar dituzu beste blog batzuetara, eh? Eta eskerrik asko loreengatik, ez da horrenbesterako izango.
txerra | 2009-02-04 - 13:05:45 GMT 1 #
Arrazoi duzu, Txerra. Beste tartetxo bat egin behar. Eta uler ezazu nire poza: nire lehen saria da-eta.
martinez | 2009-02-09 - 10:32:11 GMT 1 #