Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

02/02/2009 GMT 1

Erabilera-planak herri administrazioetan. Nire apunteak (II)

martinez @ 10:35

Ikus ezazue nire apunteen lehen atala.

Garraio eta Herri Lan Saileko erabilera-plana - Pilar Bilbao, Garraio Saileko euskara-teknikaria

Gure Sailaren erabilera plana barrura begirakoa da, ez kanpora edo herritarrei begirakoa. Gure langileak ditu xede, beraz; 100 langiletik 41 ditugu planean sartuta.

Planaren lehenengo urratsa, ohi bezala, diagnosia izan zen, hala kuantitatiboa (datu bilketa) nola kualitatiboa. Diagnosi kualitatiboa egiteko, zazpi laguneko lan-taldea sortu genuen, planaren alde positiboak eta negatiboak ager zitezen.

Lan-taldeko langileak hautatzerakoan, kontuan hartu genituen zeintzuek zeukaten hartu-emana saileko beste atal batzuekin eta zeintzuk ziren lider informalak: harreman informalak oso inportanteak dira honelakoetan, bide informaletan transmititzen baita informazioa maiz. Nire harrigarrirako, nahiko iritzi positiboak agertu ziren lan-talde honetan, neureak berak baino askoz positiboagoak.

Geroago, azterketa komunikatiboa egin genuen: langileen hartu-emana norekin, nola, zein hizkuntzaz... Lan-agiriak ere aztertu genituen, erabilera erraztu nahian.

Helburu nagusiak ziren, batetik, prestakuntza, eta bestetik, kanpoko eskaera gehitzea; horretarako, euskara eskaini genien herritarrei, langileak motibatuago baitaude kanpoko eskaera benetakoa dela ikusita.

Dinamizazio neurri legez, mintza-taldeak antolatu genituen mintzamenean arazoak zeuzkatenentzat. Astean bi orduz ziharduten ahoz gai baten inguruan, aldez aurretik testu bat irakurrita.

Ikastaroak ere eskaini genizkien hizluntza eskakizunen (HE) azterketak prestatzeko; zehatzago, HEn talde bana antolatu genuen, gehienbat idazlanari begira. Nahiko emaitza ona eduki zuten 1. eta 2. HEn taldeek: den-denek aprobatu zuten. 3.ean, berriz, eskasa izan zen emaitza. Hortik hatera nuen ondorio legez, langileak HE gainditu gabe ere sartu behar direla planean; ez dagoela itxaron behar HE gainditu arte.

Trebakuntza den aldetik, taldea sortu genuen adminiztrazioko testu errazak euskaraz jartzeko, aholkularitza eta etengabeko prestakuntza eskainita, noski. Horiek horrela, talde horrek sortzen dituen testu guztiak aholkulari batek zuzentzen ditu eta gramatika- eta estilo-irakaspena ematen die langileei.

Protokoloa ezarri dugu etorri berriekin. Sartu bezain pronto jardun behar dute euskaraz.

Amaitzeko, hainbat kontu oso kontuan hartu beharrekoak:

  • Langileak dira giltzarri. Edorengatik (soldata eskasa kobratzeagatik, kasu) pozik ez badaude, jai.
  • Langileeak bere buruan daukan konfiantza landu behar dugu, handitu.
  • Jendaurrean daudenak motibatuago daude besteak baino.
  • Zuzendariek ere euskal testuak eskatu beharko lituzkete.
  • Euskaraz lan egitea langile guztiei dagokiem ez bakarrik itzultzaileei.
Erantzunak

Erantzunak(3) »

  1. Daraturu sari bat eman dizut ......

    hemen

    txerra | 2009-02-03 - 15:37:11 GMT 1 #

  2. Dardo bat hobe esanda .....

    txerra | 2009-02-03 - 19:28:11 GMT 1 #

  3. Eskerrik asko, motel. Nire lehen saria da. Hau ilusioa!

    martinez | 2009-02-04 - 08:12:14 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!