Erabilera-planak herri administrazioetan. Nire apunteak (I)
Lehengo egunean azaldu nuen bezala, euskara teknikarientzako lan jardunaldiak antolatu zituen Eusko Jaurlaritzak Bilbon otsailaren 27an eta 28an.
Han ibili nintzen, zintzo-zintzo eta adi-adi esan zuten guztiari, eta apunteak ere hartu nituen, entzuten nuen interesgarrien edo berrien edo deigarrienari buruz.
Hona hemen, bada, nire apunteak.
Dena-den, baten batek gogokoago baldin badauka bertsio ofiziala, hots, agertutako pedeefeak zuzen-zuzen, hemen ditu denak.
Aurkezpen-ekitaldia - Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
EAEko udalerrien %55ek dute bere EBP onarturik edo behintzat bideraturik, 86/97 Dekretuak arautua.
Erabilera planak hiru zutoin nagusi eduki behar ditu:
- Arduradun politikoak.
- Langileak, haien inplikazioa baita neurri handi batean arrakastaren giltzarria.
- Euskara teknikaria.
Beste bien inplikaziorik gabe, euskara teknikariak ez du fitsik ere egingo.
Nire gomendioa da, oro har, errealitateari lotu-loturik jokatzea, jendea animatu, noski, helburu lorgarriak ezarri eta, jakina, tersnak eta moduak paratu.
Baina aipatzekoak dira halaber herritarrak, haiexek baitira Administrazioaren jabe, ez bezero. Herritarrek nahi izanez gero bakarrik lortuko dugu IV. plangintzaldiko helburua: hots, euskara Administrazioan lan hizkuntza ere izatea.
IRATIren aurkezpena - Joseba Lozano, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria
Atal honetan, nire apunteak barik, hobe www.erabili.com guneak IRATIz dakarrena irakurtzen baduzue, nik baino askoz hobeto azaltzen du-eta.

Zabaldu
del.icio.us