Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

23/01/2009 GMT 1

Hainbat berba eta esamolde itzulgaitz

martinez @ 08:03

Zelan adierazi euskaraz?

  • acordarse. gogoratu, akordura etorri / acordándose de: -ren gomutaz / cualquier cosa me hace acordarme de una canción: edozerk eragiten dit kantu baten akordua / se acordó de: gogoan jarri zitzaion –ren oroitzapena 
  • caso. hacer c., tener en cuenta, creerse algo: aintzakotzat hartu, ondo begi aurrean eduki / hacer c. a alguien, dedicar (un rato) a: adiskide eta familiari kontu egin / sin hacer ni c.: ezertan hartu gabe / no hagas c., no prestes oído: ez entzuterik eman horren esanei / no hacer c. a: -ri gorrarena egin / nadie le hacía c.: inork ez zien konturik egiten haren esanei
  • desgracia. gaitzegoki, zorigaitz, zoritxar, zorigaitzeko gertaria / por d.: zoritxarrez, zorigaitzez, tamalez, itunki, ondikoz
  • saber. ¡yo qué sé!: Neronek al dakit! Nik al dakit!/ no lo sé: hori ez da nire jakineko / no sé qué, no sé cuántos: ez dakit zer, ez dakit zir, ez dakit zor / no saben nada de principios: ez dakite ezer printzipioei buruz ("jakin" aditzak osagai zuzena eskatzen du beti) / que yo sepa: nire jakinean / o sé si hacerme la permanente o no: permanentea egin ala ez nago / ¿Cómo supo eso?: Nola zekien horren berri? / no s. nada e inventárselo: “Horren jakintzaren aita ezjakina zen eta ama… irudikeria!” (Loidi: Urgain) / no se explicaba, no sabía lo que le pasaba: gertatzen zitzaionaren konturik bere buruari eman ezinik zebilen / ya sé bastante: aski jakinik badut (Laphitz) / s. menos que…: nire zapata zolak bezainbat ez jakin / Todo el mundo sabe, de todos es sabido que…: Kontu zaharra da …-la / sin saber cómo, qué…: zer / zelan … asmatu ezinik / sin que lo sepa el padre: aitaren isilpean / por eso lo he sabido: horretatik ezagutu dut
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!