Joannateguy berriz ere (4)
Baliagarriago jokatu nahian, Joannateguyren esamolde hautatuekin batera, saiatuko naiz gaztelaniazko itzulpena ematen, benetan uste baitut Joannateguyk konponbide ederra ematen diola euskal prosako hainbat arazo latzi.
Hamabi komentu egin behar izan zituen anitz denbora laburrik barnean -> en muy poco tiempo
Haurrideak bortxatuak ziren jaustera ur handira, bidexka gaizto batzuetatik, euri ala ateri izan zedila -> hiciera buen o mal tiempo
Eta San Benoatek erran zioten orduan, zohazila beren mendi bizkarrera, eta non ere atxematen baitzituzten hirur harri ttiki, bat bertzearen gainean ezarriak, han zilha zezatela harroka pixka bat, eta izanen zutela behar zen ura. -> y donde ..., allĂ ...
Ur negar bat bazariola harroka hari. -> un chorro de agua manaba de la roca
Gazte bat, adimendu laburrekoa, ... -> de pocas luces, de corta inteligencia
Hari zaite orai lanean, bihotza laxorik! -> tranquilo
Eta hark ekarri zuen bakea, solas honetaz: ... -> con estas palabras

Zabaldu
del.icio.us