Emakume informatikariak
Europako Batzordeak emakume informatikari gehiago nahi eta behar ditu, profesional gutxiegi omen dagoelako IKTetan (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) eta 2010. urtean Europar Batasunak (EB)300.000 informatikari beharko duelako.
Bereziki urri izango omen dira informatikariak Espainian, dauden baino 50.000 bat gehiago beharko dute-eta.
Bruselako exekutiboak cyberella berba darabil emakume informatikariak izendatzeko. Benetan leloa izena eta bestela izendatu beharra, noski. Dena den, badio zenbat eta emakume gehiago egon, hainbat eta gehiago haziko dela ekonomia EBn, produktibitatearen % 50ek zuzeneko lotura baitu IKT sektorearekin.
Informatikarien % 15 inguru bakarrik dira emakumezkoak eta gaur egun unibertsitateetan ingeniaritza ikasleen % 20 soilik. Hala eta guztiz, Europako Batzordeak uste du 2.0 webak sormen eta gizalegezko gaitasuna behar duenez gero, emakume gehiagok joko dutela informatika eta telekomunikazioetara.
Hala izan bedi. Baina has daitezen izen duina ematen. Mesedez.

Zabaldu
del.icio.us