Euskadin bizi diren etorkinek euskara ikasteko aukera dute Aisa programaz
Iturria: www.erabili.com
Berrogeita hamalau herrialdetako 582 etorkin heldu aritu ziren 2008an euskara ikasten Aisa harrera-ikastaroetan. Aisa ikastaro horien helburua da etorkin helduak errazago sar daitezela gero euskalduntze-sare orokorrera.
2009rako diru-ekarpena igotzea adostu dute HABEk eta Inmigrazio Zuzendaritzak.
Bestetik, Miren Azkarate Kultura sailburuak azaldu du euskaltegi sare orokorrean hirukoiztu egin dela etorkinen kopurua azken zazpi urteetan: 2001-2002 ikasturtean 476 ikasle etorkin zeuden eta 2008-2009 ikasturtean, berriz, 1.600 daude.
Ikasleen jatorria
- Amerikakoak % 65 (batez ere Ertamerika eta Hego-Amerikakoak)
- Europakoak % 15 (batez ere Europa Erdialdekoak eta Portugalekoak)
- Afrikakoak % 15 (batez ere Magreb aldekoak)
- Gainerakoak % 5
Jatorri anitzekoak direla konturatzeko, aipa dezagun 50 herrialde baino gehiagotako ikasleak daudela Aisa taldeetan.
Benetan gozagarria izan behar du horrelako eskola batean irakasle aritzeak.
HABEk homologatutako sareko euskaltegietan ematen dira ikastaroak: udal euskaltegien sareko eta euskaltegi pribatu homologatuen sareko euskaltegiek parte hartu ohi dute.
Udalekin eta etorkinen elkarteekin lankidetzan antolatu ohi dira ikastaroak. Eskaria beti euskaltegiak edo Udalak egin behar du, eta HABEk onartu.
Hortaz ez dezagun ahaztu Inmigraziorako Euskal Planak (2003-2005) besteak beste proposatzen duela atzerritarren artean EAEko bi hizkuntza ofizialen ikaskuntza sustatzea.

Zabaldu
del.icio.us
Aisa da programa, Noe.
Iñaki Murua | 2009-01-12 - 10:14:11 GMT 1 #
Eskerrik asko, Iñaki. Berehala zuzenduko dut. Zer ote dut nik buruan?
martinez | 2009-01-13 - 08:03:12 GMT 1 #