Labe garaia
Egun Sestaon gelditzen zaigun labe garai bakarra (argazkian duzue, eder-ederra)zaharberritzeko 1,2 milioi euro erabiliko du Madrilgo gonernuaren aurrekontuak 2009an. Hori bai berri ona.
Labe garaia 1995ean gelditu zen. Behin berrituta, siderurgiaren museoa paratuko dute haren inguruan.
Marcos Merino Sestaoko alkateak igaro den astean adierazi zuenez, 1,2 milioi horiek ez dira nahikoak zaharberritze-lan guztia egiteko eta ez da posible lanari oraintze bertan ekitea, lehenengo eta behin egitura sendotu behar da-eta.
Luzerako kontua izanda ere, berri ona da, esan bezala, labe garaiaz zer edo zer egitea erabaki izana, industria ondareak begirunea merezi du eta.

Zabaldu
del.icio.us