Itzulpena eta euskararen normalizazioa Administrazioan (1)
Horretaz ari da Roberto Manjón-ek Senez aldizkarian argitaratu berri duen artikulua: Itzulpen-politika euskal administraziozn euskararen erabilera normalizatzeko planetan. Edukiaz berria, balentriatssa eta zorrotza iruditu zaidanez gero, laburpena eskainiko dizuet eta agian neure komentarioak ere bai.
Senez aldizkaria, itzulpen aldizkaria izanez, EIZIEren web gunean topa ohi daiteke normalean; momentuz, ordea, iazko alea baino ez dute weberatu. Baina nire artikulutxo hau irakurtzen duzunerako, irakurle maitea, baliteke ageri-agerian edukitzea.
Administrazio publikoek badute itzulpen politikarik?
Osakidetzaren Euskera Plana diseinatu dugunok gogoan eduki dugu itzulpen-politika hizkuntza-normalizazioaren giltzarrietatik bat dela, erakundeko buruen aitzindaritzarekin eta giza baliabideen hornikuntzarekin batera.
Herri erakundeetako normalizazio-planen emaitza urriei erreparatzea baino ez dago susmatzen hasteko itzulpen-politika gehienek ez dutela lortzen literaturaren mundutik ateratzea, alegia, erakundeek ez dutela itzulpen-politika seriorik, edo itzulpen politika batere.
Euskera Plana erakundeetako agintari eta erdiko mailako arduradunek jasan beharreko zerbait da, ideologiak ordainarazten dien kostua, bidesari ideologikoa, eta horrek normalizazio-prozesuaren epidermisa, azala, gehien ikusten dena zaintzeko eskatzen du. Horretarako nahikoa izango da nominan teknikariren bat edukitzea eta itzultzaile taldetxo bat.
Horien kostua, ordea, ez da makala. Horregatik, aldi berean itzultzaile eta normalizazioko teknikari den langilea edukitzea da onena.
Normalizaizo prozesuaren osasunak baditu adierazle garrantzitsu bi: giza baliabide nahikoak egotea eta baliabide horietan itzulpengintza eta normalizazio teknikaritza behar bezain espezializatuta eta bereizita egotea.
Itzulpengintza aitzakia eta ihesbide erraza bihurtzen da euskera normalizatzeko ahaleginetan azalean gertatu nahi dutenentzat.
Arazoaren beste agerpen bat izaten da langileen euskera-erabilera itzulpenez ordezkatzea. Gehiegitan teorian euskeraz jarduteko gaitasuna dutenak ez du horrela jokatzen, eta itzulpenak estaltzen du gabezia.
Arazoa izaten da hainbat lantegitan: noraino doa itzultzailearen lana?, noraino langile elebidunena? Langile guztiak ele bietan ondotxo moldatzen badira, zertarako itzultzailea? Erantzuna bigarren atalean.

Zabaldu
del.icio.us
Oso ona Robertoren artikulua (hasiera baino ez dena). Nire blogera eramango dut dena amaitzen duzunean. Ados?
txerra | 2008-10-28 - 12:58:57 GMT 1 #
Jakina. Ohore handia izango da niretzat. Baina kontuan hartu hau lapurpena baino ez dela. Agian hemendik gutxira kolgatuko dute osorik EIZIEren gunetik.
martinez | 2008-10-30 - 06:47:20 GMT 1 #
Datorren urtera urte ez dute eskegitzen. Hurrengo urteko aldizkaria atera eta aurreko urteko zintzilikatzen dutela uste dut. Beraz, zure laburpenak (edo lapurpenak) hartuko ditut. Mila esker.
txerra | 2008-10-31 - 16:09:41 GMT 1 #
Aupa! Lapurperarena ez dut apropos idatzi, konfundituta baizik, baina aurkikuntza polita da: laburpenaren eta lapurretaren erdibidean.
Dena dela, ez dakit ziur, baina esango nuke apur bat lehenago argitaratu ohi dutela. Azken batean, berdin da, ataltxo bat baino ez dut falta-eta. Ondo segi.
martinez | 2008-11-01 - 07:59:07 GMT 1 #