Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

23/10/2008 GMT 1

Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoak (2)

martinez @ 07:07

Ikus lehen atala.

Nola bihurtu ulerterrazago gure testuak? Hiru ataletan emango diogu erantzuna galdera horri.

1.- Ikuspegi gramatikaletik ikuspegi komunikatibora. Ikuspegi komunikatiboak bere baitan hartzen du gramatikala eta beste hiru ikuspegiz osatu eta zuzentzen du. Ikuspegi soziolinguistikoa, testuala eta estrategikoa dira hiru horiek. Osotasuna da ikuspegi komunikatiboa eta pentsamolde berria eskatzen digu, paradigma- eta ikuspegi-aldaketa.

2.- Testu-antolatzaileak era estrategikoan erabili. Honetan bi estrategia sail bereiz ditzakegu: aurrerakarga arintzekoak eta pasualdiak markatzekoak.

2.1.- Atzerakarga arintzeko estrategiak. Lau dira:

2.1.1.- Testu-antolatzailea, ahal den neurrian, lotzen dituen zatien tartean erabili, edo ahalik aurreen: bada ere -> nahiz eta, bihurtu dela -> nola bihurtu den, ... delarik -> eta ...

2.1.2.- Iragarlez hornitu testua: baldin (eta), harik (eta), ahalik (eta), baita, ezta...

2.1.3.- Testu-markatzaile bihurtu berez ez dena, eta aurreratu: hurrengoan -> eta ondoren ... une horretan -> Orduan...

2.1.4.- Testu antolatzailea sartu. Asmatu. Gehitu. Ez zegoen tokian jarri.

2.2.- Pausaldiak markatzeko estrategiak:

2.2.1.- Testu-markatzailea kokagunez mugitu. Aurrerantz ia beti.

2.2.2.- Testu-markatzailea bihurtu berez ez dena eta kokagune egokira eraman, behar izanez gero.

2.2.3.- Testu markatzailea (gainera, berriz, beraz) tartekatu 2.1.4. atalean bezala.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!